Viennale komisariotza-jaialdi bat da, eta azken urteko egile-zinemaren ekoizpeneko filmak jaso eta hautatzen ditu, zinemagile ezagunak, espero diren filmak, zinematografia marjinalak eta egile berriak konbinatuta. Viennale, halaber, ikusleentzako zinemaldia da tradizioz, zeinekin proposamen ausartez eta bere programazioari eusten dion jarraitutasun-ikuspegiz eginiko konfiantza eraiki baitu. Lengoaia filmikoaren elementu formalekin elkarrizketan eta hausnarketan diharduten filmak dira, alderdi zinematografikoa adierazpen kultural eta egileen adierazpen gisa azpimarratzen dutenak. Era berean, Viennale jaialdi zinemazalea da, eta horregatik berria eta zaharra uztartzen ditu; hau da, atzera begirakoek eta foku tematikoek proposamen garaikideari laguntzen diote.
Plazer handiz hartu dugu Tabakaleraren gonbidapena, ikerketa eta bilaketa zinematografikoko zentro horren oso pareko sentitzen baikara. Hori dela eta, Viennaleren ataletatik igarotzen den programa antolatu dugu.
Lehen programa gisa, film laburren atal bat aurkezten dugu. Viennalen film laburrek berebiziko garrantzia dute. Izan ere, konbentzionalak ez diren adierazpenak sustatu nahi ditugu, bai forman bai formatuan, egile berrienak eta jada aitortutako zinemagileenak. Programak -askotariko tonu, gai eta geografiak dituena- kontzientzia politikoa eta hausnarketa historikoa bultzatuko ditu.
Bigarren programak zinemaren historia ekarriko digu, azken bost hamarkadetako egile-zinema handira lotutako ibilbide profesionala egin duen pertsonaia baten bidez. Jean-François Stévenin aktore eta zuzendariak ehun baino film gehiagotan lan egin du, Rivette, Cavalier, Truffaut, Demy, Godard, Breillat, Téchiné eta Ruiz bezalako maisu handiekin, besteak beste.
Passe-montagne (1978) izan zen bere lehen film luzea zuzendari-lanetan. Filma orain dela gutxi zaharberritu da, zirkulaziorako prestatzeko.
Hirugarren programan azken urteko film handietako bat ekarriko dugu, marjinak eta mugak aintzat hartzen dituen zuzendari baten lana dena. Roberto Minervinik modu independente eta irmoan ekoizten du, eta zuzendari-lanen arte-zinemaren eta etikaren erresistentzia kementsuaren isla da. Filmaren diskurtso politiko eta soziala koherentea da gizarte garaikidearen konplexutasunarekin.
Azkenik, laugarren “gutunak” jaialdiaren azken edizioko foku tematikoetako bat hurbilduko digu. Bi filmek, Vienako Film Archive-ek berreskuratuak, mundu baten bizitasuna, hogeiko hamarkadako komunitate judua, jasotzen dute, aurreko mendeko gertakari historikoek geldiarazi zutena. Zinemaren memoria historikoa alderdi garaikidearekin uztartzeko xedez, bi film hauek jatorrizko musikaz lagunduta aurkezten dira, Inou Ki Endo musika elektronikoko proiektuak zuzenean interpretatuta.
Viennale komisariotza-jaialdi bat da, eta azken urteko egile-zinemaren ekoizpeneko filmak jaso eta hautatzen ditu, zinemagile ezagunak, espero diren filmak, zin