Texto Destacado

Argentinar idazle, gidoigile eta film zuzendaria (Buenos Aires, 1961), zaletasun handia izan diezaiokezun zuzendari horietako bat da. Gu ere oso zaleak gara.

Multimedia
Imagen
Eventos - Agrupaciones Pertenecientes
Pasada?
Si
Descripción Larga

«Begiratzea da nire lana, entzutea, eta, horretan oinarrituta, idaztea edo filmatzea. Lan asko egiten dut behaketarekin, gertatzen zaizkidan, kontatzen dizkidaten edo ikusten ditudan gauzekin. Hori guztia era bitxiren batean prozesatzen dut, eta ipuinak edo gidoiak bilakatzen dira. Eta idazten edo zer filmatuko dudan erabakitzen hasi baino lehen, lurraldea aztertzen dut». 

 

Martín Rejtman

 

 

Argentinar idazle, gidoigile eta film zuzendaria (Buenos Aires, 1961), zaletasun handia izan diezaiokezun zuzendari horietako bat da. Gu ere oso zaleak gara: haren filmenak eta haren pertsonaienak, haren komedia arraroenak, Buenos Aires filmatzeko haren moduarenak, haren protagonistek pasiera egin, dantzatu, musika entzun eta lasterka egiteko duten moduarenak, haren erretratuenak, haren erritmo «bereziarenak» (ez oso azkarra, ezta oso mantsoa ere), haren lanen izenburuenak, idazketa, zinema eta bere estiloa konbinatzeko modu horrenak, haren argumentuen egunerokotasun eta txikitasunarenak, haren filmak ondoren hazteko duten moduarenak, eta, azken batean, zinema eta literatura egiteko haren moduarenak. Hauxe da Rejtman lurraldea: haren lanaren atzera begirakoa, zinema eta idazketa lantegia eta gutun zuri bat.

 

 

 

 

 


 

Imagen Listado
Imagen
Año
2016
Tipo Agrupación
Zikloa
Invitados