Subtitulo
29 Fantasiazko eta beldurrezko astearekin elkarrizketak
Texto Destacado

Fantasiazko eta Beldurrezko zinemaren astea iristear da hirira (urriak 27-azaroak 2) eta Tabakalerako zineman hasiko gara prestakizun-lanetan. 

Multimedia
Imagen
29º Festival de Cine Fantastico y de Terror
Eventos - Agrupaciones Pertenecientes
Contenido Relacionado
Visualización Actuales
1 Columna
Pasada?
Si
Descripción Larga

 

 

Fantasiazko eta Beldurrezko zinemaren astea iristear da hirira (urriak 27-azaroak 2) eta Tabakalerako zinematik genero-zinemaren konbentzio guztiak hankaz gora jarri dituen zuzendari bati eskainitako Foku batekin hasiko gara prestakizun-lanetan. Azken urteetan zinearen industrian tipo arraro bat izatetik lehenengo mailako zinemaldiak zain dituen figura bat: S. Craig Zahler.

 

 

Azken urteotan, zinemaren industrian tipo arraro bat izatetik (B serieko nobela idazlea, heavy metal musikagilea, beldurrezko zinemagintzan gidoigilea) nazioarteko jaialdi garrantzitsuenetan figura miretsia izatera pasatu den norbait badago hori S. Craig Zahler da, zinefiliaren idolo berria, genero-astintzailea, Tarantino ostekoa, hibridatzaile lehergarria.

 

 

New Yorkeko eskola batean hasi zuen bere ibilbidea, argazkigintza espezialitatean. Garai beretsuan hasi zen bere izena Pulp literatur mugimenduan (zientzia-fikzioa, nobela beltza, western…) ezaguna bilakatzen. Hor daukagu tipoa irudien eta kontakizunak sortzen ikasten.  Horri abeslari, bateriajole eta letragile gisa Realmbuilder heavy metal taldean (Czar izengoitiarekin) eginiko ibilbidea gehitzen badiogu, emaitza X urtero zinemagintzaren industriak etorkizuneko salbatzaile gisa aurkezten duen zuzendari horietako bat da.

 

 

S. Craig Zahler-ek egunotan aurkeztu du Veneziako zinema-jaialdian bere hirugarren lan luzea Dragged across concrete (2018), legearen alde ilunera igarotzen diren bi polizia-gizonen istorioa. Zinema komertzialetara heltzen den bitartean, laudorio artean, Tabakaleran bere bi filmak ikusiko ditugu: genero-zinema bere horretan, arnasa hartzeko etenik gabeko akzioa eta hezur hautsiak.

 

 

 

 

 

Urriak 10, asteazkena, 20:00

 

 

Bone Tomahawk, S. Craig Zahler, AEB, 2015, 133'

 

 

 

 

 

Urriak 17, asteazkena, 20:00

 

 

Brawl in Cell Block 99, S. Craig Zahler, AEB, 2017, 132'

 

 

 

 

 

 

 

Imagen Listado
Imagen
29º Festival de Cine Fantastico y de Terror
Año
2018
Tipo Agrupación
Zikloa