![](/sites/default/files/styles/breakpoint_376/public/2022-05/id14575-eiecine-kimuak-labo.jpg?itok=GVtVp7b5)
Badator berriz ere LABO, Clermont Ferrand (Frantzia) film laburren jaialdiko sailik ausartena. Dagoeneko hamar urte baina gehiago dira Donostiarekin harremana hasi zuenetik. Negu bukaerako agendako klasiko txiki bati buruz ari garela esan genezake beraz. LABOn artista asko ikusi ditugu hazten: Nicolas Provost, Gabriel Abrantes, Sergio Oksman, Hayoun Kwon… Eta gu ere hazi gara LABOrekin: lehenengo, Kimuak, euskal laburmetrai onenen aukeraketa gehituz programaziora. Eta aurten, lehenengo aldiz, Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketako (EIECINE) irabazleak gehituko ditugu. Zinemaldian etorkizunera gehien begiratzen duen saila.
Hasiera batean film labur berritzaileenen inguruko lau proiekzio saioko proposamena, pixkanaka izenburuz eta aktibitatez betetako aste osoko programa bilakatu da. Aurten, proiekzio saioak osatuko dituen sorkuntza lantegi bat proposatzen dugu berriro: Bartzelonako CraterLab Laborategiko Luis Macías gonbidatu dugu zeluloide formatu txikienaren oinarriei buruzko lantegi bat ematera: Super 8 milimetroko lantegia filmatzeko, errebelatzeko eta esperimentatzeko. Eta, aldi berean, Anatomie du Labo erakusketa Arteuparten izango da ikusgai, sailean parte hartzen duten artisten material grafikoz osatua: marrazkiak, diseinuak, laminak, kuadroak... Badator berriz ere LABO, luze bizi bedi asterik laburrena!
Aurten martxoa izango da Clermont-Ferrandeko film laburren jaialdiko LABO sail esperimentalaren hilabetea. Azken urteetan egin dugun moduan, Kimuak katalogoko film laburrak izango ditugu programazioan, eta, aurten lehen aldiz, baita Donostia Zinemaldiko Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketa (EIECINE) irabazi zuten film laburrak ere.
![](/sites/default/files/styles/breakpoint_376/public/2022-05/id14575-eiecine-kimuak-labo.jpg?itok=GVtVp7b5)