Texto Destacado

Egizu Zuk Zeuk (DIY) eta Egizu Gainerakoekin (DIWO) filosofietan oinarrituz, eta Egizu Familian (DIF) formatoa sortu dugu. Autoikaskuntza eta ikasketa kooperatiboa landuko ditugu, denon artean, bakoitzak dakiguna irakatsiz, gai desberdinak ikasi eta esperimentatuko ditugu.

Multimedia
Imagen
Pasada?
Si
Descripción Larga

Egizu Zuk Zeuk (DIY) eta Egizu Gainerakoekin (DIWO) filosofietan oinarrituz, eta Egizu Familian (DIF) formatoa sortu dugu. Autoikaskuntza eta ikasketa kooperatiboa landuko ditugu, denon artean, bakoitzak dakiguna irakatsiz, gai desberdinak ikasi eta esperimentatuko ditugu. 

 

Formatu honen bidez zenbait familiak egin duten eskaerari erantzuna eman zaio: familian egingo dugu lan, baina baita “familiartean” ere, guztion arteko elkarlanean, alegia. Haur eta helduen arteko lankidetza ere ezinbestekoa izango da lanak banatzeko garaian, haurrei ere beren lekua eta ardurak emateko asmoz.

 

 

Jolabs - Do it in Family-n gauzatzen diren proiektuak denon artean aukeratuko ditugu, bakoitzaren interes eta nahiak ezagutu ondoren. Proiektuak pentsatzen hasi aurretik, ordea, laborategian erabiltzen dugun teknologia ezagutuko dugu, zein aukera eskaintzen dizkigun ikusi ahal izateko.

 

 

Prozesu jarraia denez, proiektu batzuk martxa hartzen duten neurrian familia eta proiektu berriak gehituko dira. Horretarako itxaron-zerrenda bat sortuko da izena ematean, eta familiek beren proiektua edo prozesua bukatutzat ematean taldekide berriek egingo dute bat.

 

 

Post-a Tabakaleraren blogean Jolabs - Do it in Family-ri buruz: Gure etxeko garajean.

 

 

 

 

 

 


 

   
 
 
 

 

 

1 / EGINEZ IKASI

 

Ikasteko modurik onena ikasten duguna gustuko ditugun gauzak egiteko erabiltzea da.

 

 

 

2 / ELKARREKIN EGIN

 

Denok gara beharrezkoak eta baliagarriak. Denok egin ditzakegu ekarpenak eta denok irakats dezakegu. Egingo diren proiektuak denon artean egingo ditugu, inor alboratu ala bakarka aritu gabe.

 

 

 

3 / IKASTEN IKASI

 

Ez dakigu dena, eta beti ez digu norbaitek jakin beharreko guztia irakatsiko. Batzuetan norberak ikasi beharko du autoikaskuntza prozesu baten bidez.

 

 

 

4 / ONGI PASA

 

Inor ez dago behartuta bertan izatera, beraz gauzarik garrantzitsuenetako bat egiten denarekin ongi pasatzea da. Horrek ez du esan nahi gogor lan egin beharko ez dugunik. Sarri lan gogorraren emaitzak ematen baitigu poztasunik handiena.

 

 

 

5 / ERABAKIAK DENON ARTEAN HARTU

 

Iritzi guztiak kontuan izango dira eta ez da inoren hitza baztertuko. Denon artean erabakiko ditugu gauzatuko ditugun proiektuak eta datozen pausuak.

 

 

 

6 / PARTEKATU ETA IRAKATSI

 

Norberak dakiguna partekatu eta ikasi duguna besteei irakatsiko diegu. Elkarlana izango da proiektuen oinarrietako bat.

 

 

 

7 / PROIEKTU BAKOITZERAKO BEHAR DUZUN DENBORA HARTU

 

Gauzak presaka eginez ez dira ongi aterako. Helburua ez da berehala bukatzea. Inork egitekorik ematen badizu jokatu iniziatibaz, horrela ez zara aspertuko!

 

 

 

8 / EZ DA BETI POSIBLE LEHENENGOAN DENA ONDO ATERATZEA

 

Gauza garrantzitsuak ez dira lehenengoan ongi ateratzen. Hartu denbora gaizki zer atera den ikusteko eta konpontzeko. Akatsak egiteko askatasuna izan.

 

 

 

9 / ERABILI TEKNOLOGIA GAUZAK SORTZEKO MEDIO BEZALA

 

Teknologia ez da helburu bat, medio bat baizik. Ikasi teknologia zertarako erabili dezakezun eta denbora eskeini diseinua eta prestakuntzari. Teknologia ez da gauzak azkarrago egiteko modu bat, pentsatzeko denbora gehiago uzten digun tresna bat baizik.

 

 

 

10 / GUK ESPAZIOA, ZUEK IDEIAK

 

“Irakaslearen egitekoa asmakuntzarako baldintzak sortzea da, jada egindako ezagutza bat eskeintzea baino gehiago”. Seymour Papert. Guk ingurunea eskeintzen dizuegu, zuek ekarri ideiak!

 

 


Temática
Imagen Listado
Imagen
Tipo Agrupación
Proiektua