'Hitzaren hartzea. Zinema militantearen artxibategiarekin elkarrizketak' topaketa pablo La Parraren 'Europa, geroaldi burutua' ikerketa proiektuaren atal bat gehiago da. Hainbat zinemagile, artista eta ikertzaile gonbidatu ditugu, haien lanen bitartez, zinema militantearen artxibategira hainbat modutara hurbiltzen direnak.
Europa, geroaldi burutua proiektutik hainbat hilabete daramatzagu 60 eta 70. hamarkadako artxibategia eta zinema militantearen legatua aztertzeko hainbat estrategia probatuz. Horretan ari gara hipotesi bat probatzeko: geure orainak, krisialdia eta giza mobilizazioa ezaugarri dituenak, kokaleku pribilegiatu batean jartzen gaitu irudi hauei berriro begiratzeko, egiten dituzten galderei buruz hausnartzeko, memoria edo 68ko borroken nazioarteko zikloaren ahazteari buruz galdetzeko. Izan ere, artxibategi bat ez da materialen hildako biltegi bat baizik eta oraina imajinatzeko eta beraz, etorkizuna asmatzeko parte har dezaketen aztarna, lekukotza eta galdera multzoa baizik.
Hitzaren hartzea. Zinema militantearen artxibategiarekin elkarrizketak solasaldia bidean den ikerketa horren atal bat gehiago da.
Zine militantearen artxibategira hainbat eratara hurbiltzen diren zinemagile, artista eta ikertzaile gonbidatu ditugu. Elkarrizketa da proposatzen dugun haria. “Elkarrizketak” hain zuzen ere, pluralean, artxibategi militantearekin hainbat elkarrizketa ezberdin probatu nahi baititugu. Ikus-entzunezkoa eta diskurtsiboaren bide erdian dauden zenbait elkarrizketa dira, teoria eta praktikaren artean daudenak, iraganaren eta orainaren artean, proiekzio, eztabaida eta performance-aren artean.
Irudien eta hitzen elkarrizketa bat, azken finean.
Zinema militantearen proiektua hitzetik bereizterik ez dagoelakoan gaude. Baina ez edozein hitzetik, Michel de Certeauk aipatzen zituen lapurtutako hitz horietatik baizik; 68ko maiatza igaro eta gutxira, zera idatzi zuen: “1789an Bastilla hartu bazen, joan den maiatzean, hitza hartu zen”. Egia esan, artxibategi militantea borrokan dauden hitzez beteta dago, 60 eta 70. hamarkadako borroketan nahastu ziren kamera arinak eta magnetofoiak “hartu” aditzak dituen adiera ezberdinekin nahastu izan balira bezela: "Hartu" plaza bat indarrez mende hartzea izan daiteke, baina baita zerbait argazki edo filme bidez jasotzea ere.
Hori horrela, film militanteetan, hitza (eta haiekin batera datozen eskubideak) hartzen dute Hegoaldeko herriek, ikasleek, presoek, etxeko andreek, langileek, sexualtasun heretikoek. Zinema hiztun hori, gainera, eztabaidarako gonbidapen gisa ere pentsatu zen: dokumentu, manifestu eta lekukotza mordo batean, ikusleek eztabaida kolektibo batean osatu behar dituzten pieza amaigabe gisa definitzen dira film militanteak. Eta horrela zabaldu zen zinema militantea mundu osoan zehar, elkarren artean lotutako irudi eta hitzen sare konplexu baten bitartez, zinemaldi eta topaketen nerbio-sistema batean barrena, zinema aretoetan eta inprobisatutako emanaldietan, manifestu eta adierazpenetan, elkarrizketa burutsuetan eta eztabaida bizietan, eta sarritan ikusterik ez zegoen filmak hitzetan itzultzeaz arduratzen ziren aldizkari eta liburuetan.
Bi egunetan zehar, elkarrizketa kritikoaren espiritua berreskuratzeko topagune bat proposatu nahi dugu. Hitza hartu nahi diogu artxibategi militanteari, zinema eta borroka politikoa uztartzeko amets horretan ibili zituen bideen inguruan hausnartzeko. Baina, gainera, orainetik hartu nahi dugu hitza, geure buruari galdetzeko bere irudi eta hitzen legatuarekin gaur egun zer egin dezakegun.
Programa
Oharra: Elkarrizketak streaming bidez izango dira ikusgai: http://streaming.tabakalera.eu
Azaroak 25
17:00-17:30 Aurkezpena: Pablo La Parra Pérez
17:30-19:30 Solasaldia 1: Anacronismo aktiboak
Jean-Gabriel Périot, Sonia García López-ekin elkarrizketan
* Berehalako itzulpena: FR/EN -> ES
20:00-22:00 Solasaldia 2: El sopar
El sopar (Pere Portabella, 1974) filmaren emanaldia eta, jarraian, solasean arituko dira Pere Portabella eta Pablo La Parra Pérez
Azaroak 26
10:00-12:30 Solasaldia 3: Zinema militantea espainiar Estatuan
Parte hartzaileak: Alberto Berzosa Camacho, Xan Gómez Viñas, Lidia Mateo Leivas eta Xose Prieto Souto
Moderatzailea: Pablo La Parra Pérez
13:00-14:00 She turns her head, she lifts the pen
Elske Rosenfeld-en Performancea
16:00-18:00 Solasaldia 4: Nazioarteko ukipen eremuak
Parte hartzaileak: Susan Martín-Márquez eta Masha Salazkina
Moderatzailea: Enrique Fibla Gutiérrez
* Berehalako itzulpena: EN <-> ES
18:30-19:30 Solasaldia 5: Beste eliza
Luis E. Parés-ek L’altra chiesa (Joaquim Jordà, 1969) filmaren emanaldia aurkeztuko du
20:00 I Tupamaros ci parlano
Isaki Lacuesta-ren performancea Joaquim Jordà zuzendariaren esperientzia batean oinarrituta
Dokumentazioa