Subtitulo
Hezkuntza komunitateari zuzendutako proiektu-deialdia
Texto Destacado

Eskola aldiriak eskolako, auzoko edo hiriko espazioetan arte eta hezkuntza proiektu kolaboratibo bat garatzeko deialdia da. Donostiako EHU-UPVk eta Tolosako Samaniego ikastetxeak aurkeztutako proiektuak izango dira 2018/2019an gauzatuko direnak.

Multimedia
Imagen
Pasada?
Si
Descripción Larga

Zein harreman gustatuko litzaiguke izatea gure gertuko komunitatearekin? Nolakoak dira eskola barruko eta kanpoko espazio publikoak? Nola baldintzatzen eta aldatzen dituzte espazio hauek gure eguneroko harremanak? Nola baliatu praktika artistikoak harreman eta begirada berriak eraikitzeko?

 

Eskola aldiriak eskolako, auzoko edo hiriko espazioetan arte eta hezkuntza proiektu kolaboratibo bat garatzeko deialdia da. Lan moduak birpentsatu eta hezkuntza komunitatea indartzen dituen ikaste prozesuak abian jartzeko aukera eskaintzen du.

 

 

Azken urteetan Haurren hiria bezalako proiektuei esker, hiritartasuna, hiritarren parte hartzea, eskola eta hezkuntza kontzeptuak modu zabalago batean ulertzen dira. Kalea, plaza, auzoa, eskola, eta abar hezkuntza artistikoen proiektuen garapenerako testu-inguru eta lanerako espazio bihurtu dira, eraldaketa soziala sustatzen duten aukerak eskainiz.

 

 

Zentzu honetan, Tabakalerako proiektu kulturaletik, hezkuntza arloaren bitartez, hezkuntza proiektuak eta prozesu esperimentalak bultzatu nahi dira kultura garaikidea eta praktika artistikoak hausnarketarako, ikaste prozesuetarako eta alternatiba sortzaileak garatzeko tresna gisa proposatuz.

 

 

Eskola Aldiriak 4. edizio honetan, bi proiektu izan dira hautatuak: Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU-UPV) aurkeztutako proiektua eta Tolosako Samaniego ikastetxeak aurkeztutakoa.

 

 

 

 

 

Proiektuak aurkezteko epea

 

 

Proiektuak aurkezteko epea: 2018ko maiatzaren 2tik ekainaren 7ra. Formularioa: Eskola aldiriak IV deialdia

 

 

Deialdiaren oinarriak:

 

 

  Proiektu-deialdia - Eskola aldiriak 2018-19 (Pdf)

 

 

 
 
 

Eskola aldiriak IV

 

 

Temática
Imagen Listado
Imagen
Año
2018
Tipo Agrupación
Proiektua