Lantegi sorta honen bitartez laborategiko ehungintza estazioa aktibatzea izango dugu xede: espazioa atontzen hasiera batean, eta fabrikazio digitala eta teknologiarekin esperimentatzen ehungintzaren arloan ondoren.
Hirikilabs laborategietako erabiltzaileek eskatuta, ehungintza proiektuak sortzeko eta garatzeko espazioa antolatzen gabiltza, harekin lotutako lanabesak eskura jarriko dituena. Behar natura bati erantzuteko suertatu da ehungintza estazioaren eraketa, sorkuntza digital eta elektronikoak ehungintzaren munduan hartzen ari den lekua ikusita.
Gauzak horrela, lantegi sorta honen bitartez laborategiko ehungintza estazioa aktibatzea izango dugu xede: espazioa atontzen hasiera batean, eta fabrikazio digitala eta teknologiarekin esperimentatzen ehungintzaren arloan ondoren: 3D inprimaketa, laser eta binilo mozketa, elektronika, diseinu parametrikoa, bordatu digitala... eta bururatzen zaizuen beste edozer.