Rotterdameko jaialdian bigarren urtea egingo dugu IFFR Live Event programaren bidez.
Joan zen urtean horrela kontatu genuen: Egon al gaitezke bi lekutan aldi berean? Europako zinema-jaialdi ospetsuenetako batean eta gure zinema-aretoan, adibidez?
Aurten errepikatu egingo dugu eta izenburuak gehiago izango dira: hiru egun distantzian, gure Tabakalerako zinema aretotik, Europako jaialdien ibilbidean urteko gertakari zinematografiko garrantzitsuenetakoa den festibalean parte hartzeko. Eta bost emakume-zuzendari gertakari handi horretan pelikulak aurkezten, lau estreinatzen.
Rotterdamgo Zinema Jaialdia urtarrilaren 24tik otsailaren 4ra bitartean izango da, eta Tabakaleran bat egingo dugu harekin, zuzenean. Hiru egunetan bat egingo dugu Rotterdamekin eta aurtengo edizioan, sail ezberdinetan, proiektatuko diren bost pelikula emango ditugu esklusiban, eta, horrez gain, filmaren aurkezpenera birtualki bertaratzeko eta protagonistekin hitz egiteko aukera eskainiko dugu (ingelesez, itzulpenik gabe).
Beste behin, bat egingo dugu guk ere tigrearen festarekin –tigrea baita, hain zuzen, Rotterdamgo Zinema Jaialdiaren sinboloa–, eta espazio-denboran gurekin bidaiatzeko proposamena egingo dizuegu.
Rotterdamgo Zinema Jaialdia urtarrilaren 24tik otsailaren 4ra bitartean izango da, eta Tabakaleran bat egingo dugu harekin, zuzenean.