Texto Destacado

Ziklo honen biratez, hilabetero, hiritar-laborategi publiko baten oinarrizko tresna-sorta izan beharko luketen software libre programen oinarrizko erabilera ikasiko dugu: Freecad, Inkscape, Gimp...

Multimedia
Imagen
Pasada?
Si
Descripción Larga

Ziklo honen biratez, hilabetero, hiritar-laborategi publiko baten oinarrizko tresna-sorta izan beharko luketen software libre programen oinarrizko erabilera ikasiko dugu:  FreecadInkscapeGimp... Exekutagarri hauen erabileraz gain, lantegi sorta honekin laborategietan proiektuak gauzatzeko erabilgarriak diren tresna libreen gida bat osatzeko helburuarekin, hainbat prozesu dokumentatuko ditu. Izan ere, teknologiarekiko hurbilketa kritikoaz ari garen testuinguru honetan, eginez ikasi eta ezagutza partekatzea aldarrikatzen dugunean, software librea aliatu naturala dugu.

 

 

 

 

Zergaitik software libreari buruzko lantegi-sorta?

 

 

 

Lan-eremu guztiek bere tresna propioak eta egiteko-moduak behar dituzte. Zientzia, informatika edo arkitekturan pentsatzean, belaunaldiz-belaunaldi jasotako ezagutza eta teknika tradizionalak, ordenagailu-bidezko tresnekin uztartzen direla eta, ondorioz, diziplina hauen irismena areagotzen dela ohartuko gara Era berean, lan-tekniko aspergarriena errazten dute eta bereziki aipagarraida da, esaterako, CAD bidezko arkitektura eta konputazio bidezko kalkuluan.

 

 

 

 

 

 

 

«Software librea» erabiltzaileen eta komunitatearen askatasuna errespetatzen duen softwarea da. Oro har, esan nahi du erabiltzaileek askatasuna dutela softwarea exekutatu, kopiatu, banatu, aztertu, aldatu eta hobetzeko. Hau da, «software librea» askatasun kontua da, ez prezioarena.

 

Software librearen definizioa gnu.org webgunean

 

 

 

 

Horietan bezala, fablab edo makerspace batean, tresna analogikoak eta digitalak konbinatzen dira. Paradoxikoki, praktikatik eta esperientziatik abiatuta jakintza artisauak modu irekian transmititzen, irakasten eta ikasten diren heinean, digitalaren kasuan erne ibili behar dugu tresna pribatiboen mendekotasunak ez sortzeko ikaskuntza-inguruneetan. 

 

 

Nolanahi ere, ulertzen dugu ezagutza partekatuaren esparrua, hala nola hiriko laborategiak eta maker mugimendua, software eta hardware irekiko komunitateetan sortutako logiketatik datorrela hein handian, eta erabiltzen diren tresnen inguruan ere tradizioari eutsi behar zaio. 

 

 

Horrenbestez, ziklo honen helburua da ezagutza partekatzearen etikaz hitz egitea eta software librean oinarritutako edizio digitaleko tresna hauek erabiltzen ikastea.

 

Temática
Imagen Listado
Imagen
Año
2018
Tipo Agrupación
Proiektua