Topaketaren programa osatzeko, hiru master class egingo dira. Lehendabizikoa Charlie Kaufman eta Duke Johnson iparramerikarrek emango dute. Venezian izan ostean, Donostiara etorriko dira Perlak sailean Anomalisa filma aurkeztera. Bigarren master classa Jia Zhangke zuzendari txinatarrak emango du; haren Mountains May Depart filma ere esandako sailean proiektatuko dute, Canneseko zinema-jaialdian aurkeztu ostean. Azkenik, João Salaviza zuzendari portuges gazteak bere film laburren aukera bat aurkeztuko du; horrez gain, ikasleei azalduko die zer-nolako esperientziak izan dituen Montanha bere opera prima zuzentzean, eta Zinemaldiaren Zabaltegi sailean parte hartuko du film horrekin.