Eskola aldiriak deialdiaren helburua da eskolarekin arteari eta hezkuntzari buruzko lankidetza-proiektu bat garatzea. Lan egiteko moduak berriz pentsatzeko aukera ematen du eta hezkuntza-komunitatea indartzen duten ikasketa-prozesuak martxan jartzekoa.
Eskola Aldiriak deialdiaren helburua hezkuntza komunitatearekin arteari eta hezkuntzari buruzko lankidetza-proiektu bat garatzea da. Deialdi honek, lan egiteko moduak birpentsatzeko aukera ematen du hezkuntza-komunitatea indartzen duten ikasketa-prozesuak martxan jarriz.
Eskola Aldiriak VII. deialdiarekin eskola testuinguruan zaintzak zeharkatzen duen eskola bizigarriago eta inklusiboago batera begira, eskola den instituzioaren baitan hezitzaileok dugun pentsatzeko, ulertzeko, begiratzeko, sentitzeko, egoteko, egiteko,... moduen inguruan elkarrekin hausnartzeko eta bide berriak esploratzeko espazioa sortu nahi dugu. Ez dakigunarekin dugun harremana ere baliagarri eginez, eta jakinminaren bidez bestelako ezagutzetara gerturatuz, sarri baztertu egiten direnak.
Deialdiaren bidez galdera hauen inguruko hausnarketa eta elkarrizketa sustatu nahi da:
- Zein harreman izan nahiko genuke gure komunitate hurbilenarekin?
- Zein erronkari egin behar diogu aurre hezkuntza-komunitate garen neurrian?
- Zer/nondik ikasi behar dugu eta zein tresna behar ditugu horretarako?
- Nola hausnartu dezakegu zaintza modu transbertsal batean planteatzen duen eskolaren inguruan?
- Nola ahalbidetu dezakegu eskola eremu ireki eta anitza izatea?
- Nola ahalbidetu eta elikatu aniztasuna?
- Nola landu aniztasuna eta zaintzak eskola den sistema konplexuaren baitan?
- Nola sustatu hezkuntza prozesu bizigarriagoak?
- Nola ireki hausnarketarako bideak?
- Nola eragin dezakete praktika artistikoek elkarrekin ikasteko prozesu horietan?
- Zein kasutan bizi izan da gatazka ikasketa prozesu bat bezala?
- Nola sortu ikaspena errore beala ulertzen diren esperientzietan?
- Posible da eskola eta ikas prozesuak errorearen ideiatik birpentsatzea?
Orain arte egindako proiektuak
Ebazpena:
Oianguren ordiziako ikastetxe publikoa.
“Oihanguren Erroretik. Erroak astinduz, erro(re)tik ikasten”