Texto Destacado

Lehenengo hiruhileko honetan 50 bat film labur programatu ditugu, zinema mututik gaur egunekora artekoak, Kimuak-eko film laburretatik Zineskolako saio laburretara, Buñuelen obra laburretik aurtengo SSIFF edizioko NESTeko film irabazleetara, eta abar.

Multimedia
Imagen
Pasada?
Si
Descripción Larga

 

 

 

 

 

Pantaila Partekatuko bazkide guztiok egiten dugun zeharkako zikloetako bat da hau, eta lehenengo hiruhilekoko programazioaren barnean nabarmendu egin nahi dugu. Klasikoa da dagoeneko; izan ere, urteak eman ditugu formatu laburren inguruko interesa azaltzen eta aldarrikatzen.Helburua da iraupenen aniztasuna nabarmentzea sormena adierazteko beste aukera bat bezala. Urteak dira film laburrak “formatu txikitzat” jotzeari utzi genizkionetik. Askotan esan dugu beste arte batzuei buruz aritzean: literatur kontakizun laburrak bere tradizioa eta maisulanak dituen legez, Japoniako paisaia-miniaturak artearen historiara Gorteko olio-pinturaren parean gutxietsia izateko beldurrik gabe igaro den legez, film laburren eremua (edo film laburren eta luzeen arteko 60 minutuko mugatik beherako filmena) bere arauak dituen eremua da, eta aukera eta talentu guztietarako lekua du.

 

 

Urteak dira arreta ematen hasi ginela, Clermont-Ferranden LABO atalari begira. Ondoren, film laburrei buruzko astea egitera jo genuen, eta gerora hilabete izatera igaro zen. Orain beste leku batean gaude; izan ere, gure programazioan etengabe ageri dira film laburrak, egutegi osoan zehar.

 

 

“Unibertso labur” honetan Donostiako Zinemaldiko film laburretarako atal propioa nabarmendu nahi dugu, NEST izenekoa: hamarkada bat baino gehiago igaro da antolakuntzan laguntzen dugula. Halaber, Zabaltegi-Tabakalera atalean film laburrak txertatzen ditugu: bertan, formatu guztiak aritzen dira sari bera irabazteko lehian, iraupena gorabehera.

 

 

Lehenengo hiruhileko honetan 50 bat film labur programatu ditugu, zinema mututik gaur egunekora artekoak, Kimuak-eko film laburretatik Zineskolako saio laburretara, Buñuelen obra laburretik aurtengo SSIFF edizioko NESTeko film irabazleetara, eta abar.

 

 

Nolanahi ere, lehenengo hiruhilekoari loturik nabarmendutako horrez gain, garrantzitsuena da egiaztatzea Tabakaleraren pantailan formatu laburraren presentzia etengabea dela, eta hala izango dela. Programazioan film laburrak agertzeak ez du ezohiko izan behar, ezpada arrunt; izan ere, xedea da, bai iraupenari, bai estiloari, bai sentsibilitateei dagokien aniztasuna artatzea.

 

 

Film laburra genero eta eremu propio gisa, bai sorkuntza-ibilbidea hasteko, bai film luze baten eta beste baten artean itzultzeko espazio legez, bai espazio bakar eta propio legez.

 

 

 

 

 

PROGRAMA 2021

 

 

Le Déshabillageimpossible, Georges Méliès, Frantzia, 1900, 2'

 

 

Le cochondanseur, Pathé Frères, Frantzia, 1907, 3'

 

 

El hotel eléctrico, Segundo de Chomón, Frantzia, 1908, 9'

 

 

The Haunted House, Buster Keaton eta Edward F. Cline, AEB, 1921, 21'

 

 

La coquille et leclergyman, Germaine Dulac, Frantzia, 1928, 32'

 

 

Pour vos beauxyeux, Henri Storck, Belgika, 1929, 8'

 

 

Un perro andaluz, Luis Buñuel, Frantzia, 1929, 17'

 

 

Las Hurdes, Luis Buñuel, Espainia, 1933, 30'

 

 

España leal en armas, Jean-Paul Le Chanois,Frantzia-Espainia, 1937, 34'

 

 

Du côté de la côte, Agnès Varda, Frantzia, 1958, 25'

 

 

In the Best Interest of The Children, Francees Reid, Elizabeth Stevens and CathyZheutlin, AEB, 1977, 53'

 

 

A question of choice, Sheffield Film Co-Op, Britainia Handia, 1982, 18'

 

 

Seeingforourselves-Womenworkingwith film, Margaret Williams, Britainia Handia, 1983, 56'

 

 

Give Us A Smile, Leeds Animation Workshop, Britainia Handia, 1983, 13'

 

 

Scuolasenzafine, Adriana Monti, 150 orduko prestakuntza-programarekin lankidetzan, Italia, 1983, 40'

 

 

Jeunefemme à safenêtrelisant une lettre, Jean-Claude Rousseau, Frantzia, 1983-84, 48'

 

 

Venise n'existepas, Jean-Claude Rousseau, Frantzia, 1984, 11'

 

 

The Live and Hard Times of Susie P. Winlkepicker, Deborah Hall eta Woman and the Law Collective, Erresuma Batua, 1986, 35'

 

 

Keep in Touch, Jean-Claude Rousseau, Frantzia, 1987, 25'

 

 

Casa Ugalde, Patric Chiha, Frantzia, 2004, 20'

 

 

Die Herren, Patric Chiha, Austria, 2005, 52’

 

 

Home, Patric Chiha, Austria-Frantzia, 2006, 50'

 

 

El sastre, Óscar Pérez, Espainia, 2007, 29'

 

 

Pa Rubika Celu (On Rubik´s Road), Laila Pakalnina, Letonia, 2010, 30'

 

 

Luisa no está en casa, Celia Rico, Espainia, 2012, 19’

 

 

The Long Night, Ashmita Guha, India, 2013, 5’

 

 

Euritan, Arantza Santesteban eta Irati Gorostidi, Espainia, 2017, 21'

 

 

A better Tomorrow, Haohao Yan, AEB, 2018, 7'

 

 

The Speech, Haohao Yan, AEB, 2019, 25'

 

 

Gorria, Maddi Barber, Espainia, 2020, 22'

 

 

Barbudos, Larry Mankuso eta Tucker Dávila Wood, Espainia, 2020, 23’

 

 

Dar-dar, Paul Urkijo, Espainia, 2020, 10’

 

 

Ehiza, Hauazkena taldea, Espainia, 2020, 5’

 

 

El ruido solar, Pablo Hernando, Espainia, 2020, 16’

 

 

Interior taxi noche, Silvia Rey eta Iban del Campo, Espainia, 2020, 15’

 

 

Quebrantos, Koldo Almandoz eta Maria Elorza, Espainia, 2020, 8’

 

 

Ya no duermo, Marina Palacio, Espainia, 2020, 22’

 

 

Fiori, Fiori, Fiori!, Luca Guadagnino, Italia, 2020, 12'

 

 

Hidden, Jafar Panahi, Iran-Frantzia, 2020, 18'

 

 

Omelia Contadina, Alice Rohrwachter eta JR, Italia, 2020, 9'

 

 

Strasbourg 1518, Jonathan Glazer, Erresuma Batua, 2020, 10'

 

 

Stumptheguesser, Guy Maddin, Evan Johnson eta Galen

 

 

Johnson, Kanada, 2020, 19'

 

 

Une nuit à L'Opéra, Sergei Loznitsa, Frantzia, 2020, 20'

 

 

Cualquier ventana en la que esté, Magdalena Orellana, Espainia, 2020, 11'

 

 

Catdog, Ashmita Guha, India, 2020, 21’

 

 

Ya no duermo, Marina Palacio, Espainia, 2020, 22’

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 
 

 

 

Imagen Listado
Imagen
Año
2021
Tipo Agrupación
Zikloa