Texto Destacado

Yannick Bellon (Biarritz, 1924-Paris, 2019) zinemagile aparta izan zen, eta ibilaldi benetan luzea izan zuen: zazpi hamarkada eman zituen zinemagintzan. 

Multimedia
Imagen
Pasada?
Si
Descripción Larga

Yannick Bellon (Biarritz, 1924-Paris, 2019) zinemagile aparta izan zen, eta ibilaldi benetan luzea izan zuen: zazpi hamarkada eman zituen zinemagintzan. Haren haurtzaroa eta nerabezaroa Euskal Herriari hertsiki lotuta daude. Denise Bellon (XX. mendeko frantziar argazkilari garrantzitsuenetako bat) eta Jacques Bellon magistratua izan zituen guraso; Yannick eta Loleh Bellon ahizpa (Baiona, 1925-Le KremlinBicêtre, 1999) artearen inguruan eta politikari dagokionez giro ezkertiarrean bizi izan ziren beti. Osabak, Jacques Brunius zinemagileak, zinemarekiko grina piztu zien bi ahizpei (Loleh aktore eta antzerkigile ospetsua izan zen). Jean Rouch izan zen Yannicken lehenengo maitasuna: sasoi hartan seguruenik bietako batek ere ez zuen pentsatuko biak ere zinemagintzan arituko zirenik.

Hogeita lau urterekin bere lehenengo film laburra egin zuen, Goémons (1948), eta Sari Nagusia jaso zuen Veneziako Biurtekoan. Bretainiako uharte batean egina dago, ausardiaz eta berezko estiloarekin, eta Buñuelen Las Hurdes eta Flahertyren Man of Aran filmen zertzeladak ditu. Handik bi urtera, Colette idazlearen etxean, naturaltasun eta sakontasun handiko film ertain bat egin zuen. Gerraren izugarrikerien inguruko gogoetak jaso zituen Varsovie, quand même filmean, ahulenen alde egin zuen Simone Signoretekin batera Un matin comme les autres-en, eta Claude Roy-k idatzitako ipuin bat, itxuraz haurrentzakoa, zinemaratu zuen: Zaa, petit chameau blanc. Muntatzaile-lanetan eta telebistan aritu zen zenbait urtez, eta gero bere produkzio-etxea sortu zuen (Les films de l’équinoxe); hala, 1972an bere lehenengo film luzea zuzendu zuen: Quelque part quelqu’un, aldaketa betean ari zen Parisen gaineko begirada poetikoa da, eta Henry Magnan senarrari, zeinak bere buruaz beste egin baitzuen, egindako omenaldi hunkigarria. 1974an, Zilarrezko Maskorra irabazi zuen La Femme de Jean filmarekin, emakumeen askatasunaren eta emantzipazioaren aldeko alegatua. Sari hori lortu duen Euskal Herrian jaiotako zuzendari bakarra da. Yannick Bellon feministak gizarteari buruzko zituen kezka sakonak erakutsi zituen hurrengo filmetan: denbora eta oroimena Jamais plus toujours-en, bortxaketa L’Amour violé-n, bularreko minbizia L’Amour nu filmean, artea bazterkeria gainditzeko baliabide gisa Les Enfants du désordre filmean, bisexualitatea La Triche-en eta ekologia L’Affût filmean. 2001ean, Chris Marker handiarekin batera, ama omendu nahi izan zuen Le Souvenir d’un avenir filmarekin. Yannick Bellonek 2018an zuzendu zuen bere azken lana (D’où vient cet air lointain?), eta, hala, talentu handiko zazpi hamarkada osatu zituen zinemagintzan.

 

Konpromiso handia izan zuen bizitzea egokitu zitzaion gizartearekiko, eta idazkera oso pertsonaleko zinema egin zuen, bilaketa formal ukaezin batean: haren filmak inoiz baino biziago daude. Eta aurrez aurre izango ditugu urritik abendura. Yannick Bellon biarriztarrararengan zentratutako programazioaren barruan, eta saio berezi gisa, Donostiako Sustapenak, DIPCk eta Euskadiko Filmategiak Apollo 11 (2019) filma eskainiko dute, Todd Douglas Millerren film txalotua.

 

 

 

PROGRAMA

 

 

2019/10/04

 

 

19:00 > Mahai-ingurua: “Yannick Bellon. La mirada de frente”

 

 

Parte-hartzaileak: 

 

 


  • Eric Le Roy (Yannick Bellon. La mirada de frente liburuaren egilea).

  • Luisa Etxenike (idazlea eta Yannick Bellon. La mirada de frente liburuaren itzultzailea).   




  •  
  •  

Moderatzailea: Joxean Fernández (Euskadiko Filmategiko zuzendaria).

 

 

20:00 > Proiekzioa: QUELQUE PART QUELQU’UN (Yannick Bellon, 1972). Frantzia. JBAES. 98’.

 

 

*Aurkezpena: Eric Le Roy (Yannick Bellon. La mirada de frente liburuaren egilea), Luisa Etxenike (idazlea eta Yannick Bellon. La mirada de frente liburuaren itzultzailea).   

 

 

2019/10/10 (19:00)

 

 

GOÉMONS (Yannick Bellon, 1948). Frantzia. JBAEU. 20’.

 

 

COLETTE (Yannick Bellon, 1950). Frantzia. JBAEU. 29’.

 

 

UN MATIN COMME LES AUTRES (Yannick Bellon, 1956). Frantzia. JBAEU. 29’.

 

 

ZAA, PETIT CHAMEAU BLANC (Yannick Bellon, 1960). Frantzia. JBAEU. 28’. 

 

 

2019/10/17 (19:00)

 

 

VARSOVIE, QUAND MÊME (Yannick Bellon, 1954). Frantzia. JBAES. 17’.

 

 

LE SOUVENIR D’UN AVENIR -Recuerdos del porvenir- (Yannick Bellon, Chris Marker, 2001). Frantzia. JBAES. 42’. 

 

 

2019/10/24 (19:00)

 

 

LA FEMME DE JEAN -La mujer de Juan- (Yannick Bellon, 1974). Frantzia. JBAES. 103’.

 

 

*Aurkezpena: José Ángel Herrero-Velarde (Donostia Zinemaldiko Zuzendaritza eta Hautespen batzordeetako kidea).

 

 

 

 

2019/11/07 (19:00)

 

 

JAMAIS PLUS TOUJOURS -Nunca jamás- (Yannick Bellon, 1976). Frantzia. JBAES. 81’.

 

 

2019/11/14 (19:00)

 

 

L’AMOUR VIOLÉ -El amor violado- (Yannick Bellon, 1978). Frantzia. JBAES. 115’.

 

 

*Aurkezpena: Ana Gutiérrez (Zinemakumeak gara!-ko zuzendaria)

 

 

2019/11/21 (19:00)

 

 

L’AMOUR NU (Yannick Bellon, 1981). Frantzia. JBAES. 106’.

 

 

* Aurkezpena: Luisa Etxenike (idazlea), Aixa de la Cruz (idazlea).

 

 

* Antolatzaileak: Euskadiko Filmategia, Literaktum.

 

 

2019/11/28 (19:00)

 

 

LA TRICHE (Yannick Bellon, 1984). Frantzia. JBAES. 102’.

 

 

2019/12/05 (19:00)

 

 

LES ENFANTS DU DÉSORDRE (Yannick Bellon, 1989). Frantzia. JBAES. 100’.

 

 

2019/12/12 (19:00)

 

 

L’AFFÛT (Yannick Bellon, 1992). Frantzia. JBAES. 103’.

 

 

2019/12/19 (19:00)

 

 

D’OÙ VIENT CET AIR LOINTAIN? (Yannick Bellon, 2018). Frantzia. JBAEU. 90’.

 

 

 

 

 

EMANALDI BEREZIA

 

 

2019/10/31 (19:00)

 

 

APOLLO 11 (Todd Douglas Miller, 2019). AEB. JBAES. 90’.

 

 

* Aurkezpena: Joxean Fernández (Euskadiko Filmategiko zuzendaria), Ricardo Díez Muiño (Donostia International Physics Center-eko zuzendaria) eta Donostiako Sustapeneko ordezkari bat. 

 

 

* Antolatzaileak: Euskadiko Filmategia, Donostia International Physics Center (DIPC) eta Donostiako Sustapena.

 

 

Imagen Listado
Imagen
Año
2019
Tipo Agrupación
Zikloa