Texto Destacado

Teknologia edo/eta kultura digitalarekin zer ikusia duen proiektu proposamenak aurkeztu daitezke, beste pertsonekin batera Hirikilabsen gauzatu ahal izateko. 

Multimedia
Imagen
Eventos - Agrupaciones Pertenecientes
Pasada?
Si
Descripción Larga

Hirikilabs Plaza proiektu irekien deialdian edonork teknologia edo/eta kultura digitalarekin zer ikusia duen proiektu proposamen bat aurkeztu dezake, beste pertsonekin batera Hirikilabsen  gauzatu ahal izateko. Deialdi honen filosofia kultura librea, diseinu irekia eta ezagutza partekatua sustatzean datza.

 

Hirikilabs Plazan garatzen diren proiektuak elkarren artean oso desberdinak dira, baina guztiak teknologiaren erabilera sortzailea, kritikoa eta soziala hartzen dute oinarri. Teknologiaren erabilera berriak esperimentatzea, euskarri berriak saiatzea, prozesuak aldatzea eta erraztea, eskuragarriak bihurtzea edo egunerokotasunean erabili daitezkeen teknologien bilaketa dute helburu.

 

 

Hirikilabs Plazan garatzen diren proiektuei ezartzen zaien baldintza bakarra proiektua bera irekitzea da, besteekin partekatzea eta lortutako emaitzak lantegi, hitzaldi edo internet bidez ikusgarriak egitea da, hau da, blog edo webgune baten bidez azalduz, tutorialak sortuz edo lizentzia irekia duten artxibategi digitalak partekatuz.  

 

 

 

 

 

Adibide batzuk

 

 

Hauek dira Hirikilabs Plazan garatu diren zenbait proiektu:

 

 


  •  

    Kubo // Iñigo Sebastián // 4x4x4 LED kubo batekin pantaila tridimentsionala osatzeko prototipoa eta jolasen programazioa.


  •  

    Papirudia // MariJoxe Azurtza // Matematika eta papiroflexia bat egin Raspberry baten erabilerari esker.


  •  

    Bauhaus Graffiti Toolkit // Mikel Arbiza,  Itxaso Lizuain,  Elena Setien, y Edurne Osa // Open-source tresna sorta bat eta gida didaktikoa hirian esku-hartze grafikoa laguntzeko.


  •  

    Argazkiak errebelatzeko DIY lantokia // Joseba Egia // Erabiltzaile hasiberriak argazki analogikoan murgiltzeko eta negatiboak errebelatzeko DIY/DIWO eredu bat kode irekian diseinatu eta prototipatu



  •  

 

 

 

 

 

Nola garatzen dira Hirikilabs Plaza proiektuak?

 

 

Osagai garrantzitsuena da pertsonek beraien proiektuak aurrera eramaten animatu daitezela, besteekin ezagutza paratekatu eta elkarlanean ikasteko grina izatea. Hau soilik oinarri hartuta Hirikilabsen tokia, materialak eta aholkularitza eskainiko dizuegu.

 

 

 

 

 

Nori zuzentzen zaio Hirikilabs Plaza?

 

 

Hirikilabs Plaza adin desberdinetako pertsona eginzale ugari biltzen ditu. Ez da beharrezkoa aurretik ezagutza batzuk izaterik, baina ikasteko grina eta jarrera irekia izatea, besteekin egiten ondo pasatzeko jarrera.

 

 

Proiektu bat aurkeztuz edo deialdian besteek aurkeztutakoak laguntzen parte hartu daiteke, honako formulario hau betez: Hirikilabs Plaza, proiektu irekien deialdia

 

Temática
Imagen Listado
Imagen
Año
2016
Tipo Agrupación
Proiektua