Texto Destacado

Angela Schanelec es una directora radical. Una directora que busca y explora en el origen del lenguaje cinematográfico las herramientas para un nuevo cine.

Multimedia
Imagen
Pasada?
Si
Descripción Larga

 

 

Has gaitezen amaieratik: Berlinaleren azken edizioan, Angela Schanelec zuzendari alemanak jaso zuen zuzendari onenaren Zilarrezko Hartza. Aintzatespen horren garrantzia ulertzeko, sari hori jaso zuten azken hiru izenak gogoratu ditzakegu: Wes Anderson (Isle of Dogs, 2018), Aki Kaurismäki (Toivon tuolla puolen, 2017) eta Mia Hansen-Løve (L'avenir, 2016).  Zilarrezko Hartz horrek nazioarteko zinemaldi askotan (Cannes, Venezia, Berlin, Locarno…) azken urteetan ikusitakoa berretsi besterik ez du egin: Angela Schanelec hurbiletik jarraitu behar den figura horietako bat dela, alegia; Europa mailako egile-zinemaren etorkizunerako proposamenak egiten ari baita. Ia 25 urteko ibilaldiarekin, Berlingo sariaren bidez zuzendariaren talentua azpimarratu zen; eta, era berean, bere obra birkokatzeko balio izan zuen, oraingoan foku honetan oso-osorik berrikusiko duguna. 

 

 

 

 

 

Eta, orain, joan gaitezen hasierara: 

 

 

Schanelec Alemaniako hegoaldean jaio zen 1962. urtean. Hasteko, interprete-prestakuntza jaso zuen, Frankfurt am Main-en; Hanburgoko Thalia Theatre-en eta Berlingo Schaubühne-en parte hartu zuen. Antzokietako agertokietan bizi zuen etapa hori garrantzitsua da ondoren zuzendari gisa egingo zuen lana ulertu ahal izateko; eta, batez ere, emanaldietan aplikatutako espazioaren eta naturalismoaren bere kontzeptu berezia ulertzeko. Ondoren, bere etapa berlindarra iritsi zen, jada Berlingo Zinema eta Telebista Akademia alemaniarrean zinema-zuzendaritzako ikasle zenean. 

 

 

Orain da Fassbinder handia gogora ekartzeko unea, hilabete hauetan ere gure pantailan proiektatuko duguna. 1982an, haren heriotzak orduan “Alemaniako Zinema Berria” izenaz ezaguna zenaren amaiera markatu zuen. Orduan, halaber, Alexander Kluge, Win Wenders eta Werner Herzog izenak hedatzen hasi ziren hainbat norabidetan, Alemaniako beste zinema posible baten zigilua jarriz, nazioarteko zinemaldietan presente egongo zena. 

 

 

Oinordetza eta filiazioen berrikuspenak egiten direnean, hurrengo belaunaldian pentsatu behar dugu beti. Nor ziren mende berriarekin batera nabarmentzen hasi ziren zinemagile berriak? Prentsa espezializatuak Berlingo Eskola deitu zion mugimendu horri, baina ez zen eskola bat eta Berlin ez zen mugimenduaren erdigunea, baina mugimenduko zuzendari askok bertan jaso zuten prestakuntza. Orduan azaltzen da Angela Schanelecen izena, hauek bezalako figuren alboan: Christian Petzold, Maren Ade, Valeska Grisebach, Thomas Arslan, Ulrich Köhler, Christoph Hochhäusler, Henner Winckler edo Benjamin Heisenberg.

 

 

 

 

 

Orain, pasa gaitezen esparru zinematografikora:

 

 

“Erradikal” latinezko radicalis hitzetik dator, eta “erroari dagokiona” esan nahi du. Angela Schanelec zuzendari erradikala da. Zuzendariak hizkuntza zinematografikoaren jatorria miatu eta bertan bilatzen ditu zinema berri bat eraikitzeko tresnak. Ezarrita dauden zenbait kode gainazpikatu nahi dura. Helburua da fikziozko zinema bakar bat egiteko benetako aukera planteatzea, bere elementu oinarrizkoenetan oinarritutakoa: miaketa irekita, egitura ez-hegemonikoak, sekuentzia-espazioaren garrantzia, kausaletik eta kronologikotik urruneko narratibak, eta egunerokoaren erdian une bisualki liluragarrien bilaketa. Bainu bat erreka batean, elkarrizketa bat parke batean, gaueko paseo bat, esku bat beste baten gainean baso baten argigune batean, edo aspaldiko bi lagunen arteko ustekabeko topaketa urte askoren buruan Europako hiri baten kaleetan barrena. 

 

 

 

 

 

Eta orain, titularra: Angela Schanelec, ikusle erradikalentzako zinema. 

 

 

Gaur egun, Schanelec zinema narratiboko irakaslea da Hanburgoko Arte Ederren Unibertsitatean.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Urrian, azaroan eta abenduan 9 saio eskainiko dizkiogu Angela Schanelecen obra filmikoari eta bere ibilbidean ezinbestekoak izan diren bi pelikula hautatzeko ere eskatu diogu. Azken horiek Gutun Zuri bikoitz batean ikusteko aukera izango dugu.​ 

 

 

 

 

 

Urriak 6, igandea, 19:00

 

 

Schöne Gelbe Farbe, Angela Schanelec, Alemania, 1991, 5', 16mm.

 

 

Weit entfernt, Angela Schanelec, Alemania, 1991, 11’, 16mm.

 

 

Prag, März 92, Angela Schanelec, Alemania, 1992, 14’, 16mm.

 

 

Ich bin den Sommer über in Berlin geblieben, (I stayed in Berlin All Summer), Angela Schanelec, Alemania, 1994, 49', 35mm.

 

 

 

 

 

Urriak 11, ostirala, 19:00

 

 

Das Glück meiner Schwester (My Sister's Good Fortune), Angela Schanelec, Alemania, 1995, 84'

 

 

 

 

 

Urriak 27, igandea, 19:00

 

 

Plätze in Städten (Places in Cities), Angela Schanelec, Alemania, 1998, 117'  

 

 

 

 

 

Azaroak 1, ostirala, 19:00

 

 

Mein Langsames Leben, (Passing Summer), Angela Schanelec, Alemania, 2000, 85'

 

 

 

 

 

Azaroak 8, ostirala, 19:00

 

 

Marseille, Angela Schanelec, Alemania, 2004, 95', 35mm.

 

 

 

 

 

Azaroak 17, ostirala, 19:00

 

 

Nachmittag (Afternoon), Angela Schanelec, Alemania, 2007, 97'

 

 

 

 

 

Azaroak 22, ostirala, 19:00

 

 

Orly, Angela Schanelec, Alemania, 2010, 84'

 

 

 

 

 

Abenduak 6, ostirala, 19:00

 

 

Der Traumhafte Weg (The Dreamed Path), Angela Schanelec, Alemania, 2016, 86'

 

 

 

 

 

Abenduak 13, ostirala, 19:00

 

 

Ich war zuhause, aber (I was at home, but), Angela Schanelec, Alemania, 2019, 105'

 

 

 

 

 

Abenduak 22, igandea, 19:00

 

 

GUTUN ZURIAK 2: Angela Schanelec.

 

 

 

 

 

 

 

Imagen Listado
Imagen
Año
2019
Tipo Agrupación
Zikloa