Texto Destacado

Hirikilabs Plazaren hamabigarren edizioan garatuko diren proiektuak aurkezteko deialdia. Prozesu honetan, edozeinek proposa ditzake teknologiarekin edota kultura digitalarekin lotutako proiektuak Hirikilabsen beste pertsona batzuekin batera garatzeko.

Multimedia
Imagen
Imagen
Eventos - Agrupaciones Pertenecientes
Visualización Actuales
1 Columna
Pasada?
Si
Descripción Larga

Proiektu irekien Hirikilabs Plaza deialdiaren bidez, herritarrei, elkarteei, kolektiboei eta taldeei dei egiten zaie teknologiari eta/edo kultura digitalari buruzko proiektu kolektiboak egiteko proposamenak aurkez ditzaten. 

 

Deialdi honetan gauzatu beharreko proiektuen filosofia eta esparrua da kultura askea, diseinu irekia eta ezagutza partekatuak sustatzea.

 

 

Hirikilabs Plaza ekimenaren bidez gauzatzen diren proiektuek zenbait elementu partekatzen dituzte: teknologiaren erabilerekin esperimentatzea prototipoak sortzeko, euskarri berriak probatzea, prozesuak aldatu edo sinpletzea, horiek eskuragarri bihurtzea edo teknologiak eguneroko testuinguruetan aplikatzeko moduak bilatzea.

 

 

 

Nori zuzentzen zaio Hirikilabs Plaza?

 

 

Hirikilabs Plaza ekimenak askotariko adina duten jakin-min handiko pertsonak elkartzen ditu. Kolektibo, elkarte, familia eta pertsonek (bakarka nahiz taldean) parte hartzeko pentsatuta dago, betiere modu kolektiboan proiektuak garatzeko interesa badute (jakin-min handiko jendea, eskulanetan trebeak direnak, hackerrak, makerrak, sortzaileak, ingeniariak, zientzialariak...).

 

 

Hirikilabs Plaza ekimenean parte hartzeko ez da beharrezkoa proiektuaren arloko aurretiko ezagutzak izatea; nahikoa da egiten ikasteko, ondo pasatu bitartean deskubritzeko eta beste batzuekin batera aritzeko jarrera irekia izatea. 

 

 

 

Nola parte hartu?

 

 

 

 

 


  1. Proiektu bat aurkeztuta.

    Horretarako, bete izena emateko formularioa: Hirikilabs Plaza – Proiektu irekien deialdia formularioa.

    Proiektuak jasotzea: otsailaren 7tik 17ra.

    Hautatzea: otsailaren 18tik 19ra.

    Jendaurreko aurkezpena: otsailak 20.


  2. Kolaboratzaile edo parte-hartzaile gisa

    Proiektu batzuek laguntza behar dute; kasu horietan, zure lana eta ezagutzak eskain ditzakezu. Horretarako, prozesuaren hasieran egiten den aurkezpenera joan zaitezke. Horrez gain, ostegun arratsaldetan laborategian egingo diren proiektuetan ere lagun dezakezu


  3.  

 

 

.

 

 

Deialdiaren oinarriak: 

 

 

 Hirikilabs Plaza XII Deialdia (Pdf)

 

 

 

 

Temática
Imagen Listado
Imagen
Año
2020
Tipo Agrupación
Proiektua