Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Rak Ti Khon Kaen (Cementery of Splendour), Apichatpong Weerasethakul, Tailandia/Malasia/Alemania/Francia/Erresuma Batua, 2015, 122', JOBA es. DCP

Zuzendaritza eta gidoia: Apichatpong Weerasethakul, Argazkia: Diego García, Edizioa: Lee Chatametikool, Soinua: Akritchalerm Kalayanamitr, Antzezleak: Jenjira Pongpas, Banlop Lomnoi, Jarinpattra Rueangram, Petcharat Chaiburi, Banaketa: Noucinemart

Maisu thailandiarraren pelikula berria, ostera, mamuei buruzko pelikula bat da: probintzietako ospitale batean gertatzen da dena, soldadu talde bat gaixotasun arraro bat gainditzen saiatzen ari da. Abiapuntu honetatik hasita, thailandiarraren mugarik gabeko irudimena zabaltzen da: hildakoak eta ez hildakoak elkarrekin bizi dira exotismoz eta misterioz betetako ikusizko eta ahozko kontakizun honetan.

Canneseko Jaialdiko Un Certain Regard sailean estreinatutako film honen proiekzioa, Estatu espainoleko zinema aretoetan estreinaurreko gisa eskainiko da Tabakaleran.

 

RAK TI KHON KAEN (CEMENTERY OF SPLENDOUR)

Duela hilabete batzuk izen laberintikoa daukan zuzendari tailandiarraren lehenengo obra proiektatu genuen Tabakaleran: Dokfa nai meuman (Mysterious Object at Noon). Pelikula horrek 2000 urtean izan zuen nazioarteko aurkezpena Rotterdameko zinemaldian eta argi utzi zuen zuzendari honek jatorritik askatasun osoz jokatzen duela kontatzeko garaian. Bere pertsonaien ahozko kontakizunen bidez edo paisaia exotiko edo eguneroko egoeren bidez, Apitchatpongek berezko unibertso bat sortzea lortu du, suaren inguruko ipuinen erako pelikulak eginez. Eta gaueko edozein kontakizun bezela, errealitatea eta ametsaren arteko muga, ohikoaren eta surrealaren artekoa, lausotzen da eta tailandar errealismo majikoa dei genezaken espazio bat sortzen da.

Apichatpongen ohiana eta probintzietako bizitza guztia posible den espazioa da: gauean agertu eta desagertzen diren tigre txuriak, txumu mamu begi gorriak, zerutik iritxitako umeak, maitemin daitezken amuarrainak, txori banpiroak, militarrak espazio-denboran bidaiatzen, afaria prestatzen ari diren bitartean ez-hildakoak begiratzen dituzten médiumak, majia eta misterioa guztiaren gain. Baina aldi berean, lehen esan bezela, bere pertsonaiek eguneroko bizitza erabat normala bizi dute, hasiera batean, zineko argumentuetatik erabat urrun (edo mendebaldar zine batetik, gutxienez). Bere azken pelikulan, bere aktoresa fetitxeak, Jenjira Pongpasak, hospitale batean gaixoak zaintzen dituen emakume bakarti bat herzurmamitzen du. Erritmo mantso batean bere eguneroko ekintzak ikusten ditugu: jaten du, errezatzen du, lan egiten du, laku bati begira gelditzen da, lagun batekin hitz egiten du... Eta aldi berean, eta hemen dago zuzendari honen pelikulen berezitasuna, mamu pelikula baten protagonista da. Zientzia fikzioa landatarra? Horrelako zerbait, bai.

Edo kultura batzuetan bizi eta hildakoen artean, imajinatutako kontakizun eta errealaren artean, mugarik ez dagoenaren egiaztapena.

Apichatpongen igoaldialdia guztiz lasterra izan da eta dagoeneko zine garaikideko klasiko batean bihurtu da: 2002an Blissfully Yoursengatik Cannesen Un Certain Regards saria eman zioten; 2004an Tropical Maladyrengatik Cannesen Epaimahaiaren saria eman zioten; 2010an Uncle Boonmee Who Can Recall His Past Livesengatik Cannesen Urrezko Palma.

Orain bere azken obra aurkezten dugu eta urteak tailandarraren obra ezagutzen eta aztertzen aritu ondoren aholku bat eman nahi dugu: agian gure zentzuak bere eskuetan lagatzea da kontua. Bi orduz Tailandia bisitatzea eta bere munduak eraman zatzan uztea, bere faszinazioagatik, bere egunerokotasunagatik, bere askatasunagatik.

Descripción Corta

Apichatpong Weerasethakul tailandiar maisuaren azken filmaren estreinaurrekoa Estatu espainoleko zinemetan.

Tipo de actividad
Pasado
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2015
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
Apichatpong Weerasethakulen azken filmaren estreinaurrekoa
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si