Hizlariaren eta testuinguruaren arteko harremanak abiadura sinkronia bat dakar berekin. Bazkal-ostekoa barnetik datorrenari jarraitzen dion jarduna da, patxadatsua baina etengabekoa: digestio bat. Kafea, kakaoa zein tabakoa lagungarri zaizkigu eguna edo elkarrizketa bat abiatzeko beharrezko den erritmoa hartzeko. Bizigarri bakoitzak abiadura zehatz bat ematen digu, eta beraz, bizitasun handiago edo txikiagoko diskurtsoa. Mistikoek eta xamanek ere substantzia sakratuen bitartez bilatzen dute sintonia.
Abiadura aldaketak dituen mundu batek adierazten du aldi berean errealitatearen aurkezpen ezberdinak gertatzen direla, ordena paraleloetan, eta horietara heltzeko, ordena batetik bestera jauzi egin behar dela.
Hizketaldi handia programaren baitan antolatutako hitzaldia.