Texto Destacado

La obra de Isaac Julien gira en torno a problemáticas sociales atravesadas por la raza, el género, y la migración. 

Multimedia
Imagen
Eventos - Agrupaciones Pertenecientes
Visualización Actuales
1 Columna
Pasada?
Si
Descripción Larga

Isaac Julien Londreskoa da, zehazki East Londonen jaioa eta Bowen hazia, Santa Luziako migratzaileen semea, St. Martin 's School of Art, Sankofa Film and Videoren sortzaileetako bat. Mugimenduan dagoen irudiaren bidez kultura zinematografiko beltzean zentratzen den kolektiboa da Sankofa, bai erakustaldiaren ikuspegitik, bai ekoizpen eta audientziaren ikuspegitik. Sankofako kide gisa The Passion of Remembrance (Maureen Blackwoodekin 1986an), This Is Not an Aids Advertisement (1987) eta Looking for Langston (1989) lanak zuzentzen ditu. 1991ko bere hurrengo lanak, Young Soul Rebelsek, Kritikaren Astearen saria jaso zuen Cannesen.

 

Isaac Julienen lanak arrazak, generoak eta migrazioak zeharkatzen dituzten gizarte-arazoak ditu ardatz. Oposizioko zinema aldarrikatzen duten istorioak, ordena heteronormatiboaren logika narratiboei aurre egiten dietenak eta ekintza politikorako bitarteko gisa ulertutako praktika zinematografikoa jokoan jartzen dutenak, beste imajinario batzuen ekoizlea, esperimentazio formalerako tarte handia duena.

 

The Attendant-ek (1993) bere lanaren beste ardatz nagusietako bat agertzen du, behin-behinekotasuna. Erakundeen isilpeko bizitza esploratzeko eszenatoki bihurtzen da museoa, eta hori Vagabondian (2000) eta Baltimoren (2003) errepikatuko da. Museoak ikerketa zinematografiko gisa funtzionatzen du, eta, bertan, "Blaxplotation" gaiari buruzko begirada bat sartzeko hainbat adierazpen modu elkartzen dira, Badass Cinema dokumentalak 2002an eskainiko duena.

 

Trussed (1996) oinarri hartuta, Julienek bideo-instalazioa lantzen du, muntaiaren, narrazioaren, ikus-entzunezko produkzioaren teknologiaren eta irudiaren espazioaren inguruko hausnarketa baten bidez. Besteak beste, The Lond Road to Mazatlan (1996), Phantome Creole (2005), Fantome Afrique (2005) eta Ten Thousand Waves (2010).

 

 

Imagen Listado
Imagen
Año
2019
Tipo Agrupación
Zikloa