Texto Destacado
Tabakalera eta Elías Querejeta Zine Eskolaren eskutik eta A Bao A Qu elkartearen laguntzarekin, Zinema (h)abian ekimena sortu da. Zinema eta zinemagintza eskola eremuan lantzea proposatzen duen eredua bere egin dute bi erakundeek eta proiektua gure ingurura ekarri eta bultzatzeko konpromisoa hartu dute.
Multimedia
Imagen
Pasada?
Si
Descripción Larga

DEIALDI BERRIA ZABALIK


Eskaerak aurkezteko epea: 2019ko maiatzaren 10etik ekainak 14ra


Deialdiaren oinarriak:


Zinema (h)abian 2019-2020 V (Pdf - 1 Mb)


 


* * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * 


Cinema en Curs 2005-2006an Katalunian sortutako proiektu pedagogikoa da. A Bao A Qu kultura elkarteak sustatutako ekimenak zinema hezkuntza testuinguruan txertatzea du jomuga. Proiektua sortu zenetik 30000 haur eta gaztek baino gehiagok hartu dute parte; 3 urtetatik 18 urtera arte. Lehen eta bigarren hezkuntzako zentro publikoetan garatzen da: Katalunia (23 zentro), Galizia (5 zentro), Madril (3 zentro), Berlin (2 zentro), Brandenburgo (3 zentro) eta Txile (7 zentro).


2017 urtean Euskadi gehitu zen proiektura. Tabakalera eta Elías Querejeta Zine Eskolaren eskutik eta A Bao A Qu elkartearen laguntzarekin, Zinema (h)abian ekimena sortu zen. Zinema eta zinemagintza eskola eremuan lantzea proposatzen duen eredua bere egin zuten bi erakundeek eta proiektua gure ingurura ekarri eta bultzatzeko konpromisoa hartu.


2017/2018an, Lasarte-Oriako Oriarte institutuan garatuko zen programa. DBH1ko gela bateko 22 ikaslek parte hartu zuten lehenengo edizioan eta Mikel Gurrea zinema zuzendaria izan zuten bidelagun.


Aurten, 2019 urtean, proiektua bi zentrotan garatu da. Alde batetik, Lasarte-Oriako Oriarte institutuko 4. DBHko talde bat Mikel Gurrea bidelagun izan dute eta bestetik, Donostiako Peñaflorida institutuko 3. DBHko talde bat. Kasu honetan Maider Oleaga zine zuzendaria aritu da beraiekin proiektua aurrera eramaten.


 




 


Zinema (h)abian Cinema en Curs proiektuak bi ardatz nagusi ditu. Alde batetik, haur eta gazteei zinema, bere horretan, sorkuntza edo arte gisa deskubritzeko aukera eskaintzea. Ohikoa izaten da eskoletan filmak gaiak edo kontzeptuak ulertzen laguntzeko baliabide bezala erabiltzea. A Bao A Qu elkartearen ekimenak zinema bera, musika, pintura edo beste arteen modura, begirada horrekin ikusaraztea ahalbidetzea du jomuga. Zinemagintza sorkuntza bezala ulertzea.


Horretarako, ikasturte osoan zehar zinema ikusi eta ariketa ezberdinak egiteko aukera ematen zaie haur eta gaztetxoei. Aldi berean ikusleak eta zinemagileak izateko aukera. Bide horretan laguntzeko, irakasleez gain, zinemagile bat egoten da eskolan. Zinema maite duen pertsona bat, pasioz bizi duena, zinema zer den eta nola egiten den transmititzeko eragile ezin egokiagoa. Orain artean 20 zinemagile eta adituk hartu dute parte Cinema en Curs proiektuan, izen aski ezagunak: Carla Simón, Jonás Trueba, Ángel Santos edo Nely Reguera esaterako.


Proiektuaren bigarren ardatz nagusia zinemaren bidez eginiko pedagogia da. Norberaren bizipenak, ikuspuntuak, norberaren mundua sortu eta azaltzeko bidea ere bada zinema. Unibertso horien balioa eta garrantzia aitortzen du programa honek. Zinema norberaren izaera eraikitzen laguntzeko tresna gisa ulertua da eta prozesuak gelakideen arteko harremanak landu, elkarlana sustatu, adostasunak lortzearen garrantzia azpimarratzen du. Zinemagintza taldean egiten den sorkuntza lana da, eta berezko izaera horrek ikasgelan zenbait balore lantzeko parada ematen du.


Cinema en Curs proiektuarekin bat egiten duen leku bakoitzak programa bere ingurunera egokitu eta askotariko ekarpenak egiten dizkio. Euskadiren kasuan, Tabakalera eta EQZEren elkarlanetik sortutako aukerak asko dira. Tabakalera erakina bera programan parte hartuko duten ikasleen “bigarren etxea” izatea da helburua, bertako baliabideak erabili eta gozatzea. 


 

Temática
Imagen Listado
Imagen
Año
2020
Tipo Agrupación
Proiektua