Texto Destacado
Helburua zera da: eskola curriculumak betetzen ez dituen zenbait gai eta metodologia landu eta hauek errepikakor egiteko materiala sortzea.
Multimedia
Imagen
Eventos - Agrupaciones Pertenecientes
Contenido Relacionado
Visualización Actuales
1 Columna
Pasada?
Si
Descripción Larga

@teknotitxer


Ikasgelatik Laborategira topaketaren 2018ko edizioan egindako dinamikan ateratako proposamen baten ondorioa da Hezkuntzan material irekia sortzeko taldea. Helburua zera da: eskola curriculumak betetzen ez dituen zenbait gai eta metodologia landu eta hauek errepikakor egiteko materiala sortzea.


Gaur egun hezkuntzako metodologietan eta irakasgaiak lantzeko garaian aldaketa eta berrikuntza bilatzen da. Gaurkotua eta teknologia berrietara egokitutako materiala bilatzen da, gai sozial eta errealitatetik gertuago egongo dena. Integrazioa eta aukera berdintasuna bultzatzen da, ikaslea ikasketa prozesuaren erdigunean kokatzen duena, kritiko izan eta iniziatiba hartzera bultzatzen duena.


Jolas edo proiektuetan oinarritutako ikasketa, zerbitzu ikasketa edo artea eta sormenean oinarritutako ikasketa bezalako metodologiak gero eta gehiago bultzatzen dira. Irakaslearen irudi klasikoa ezbaian jartzen duten rolak eta jarduerak bilatzen dira. Baina hau gauzatzeko irakasleek dituzten baliabide eta materialak oso urriak dira, eta norberak sortu behar izaten ditu, horrek ekartzen duen lan kargarekin eta ez da sortutako material horren transmisiorik ematen.


Hori da lan talde honen abiapuntua. Irakaskuntzako curriculumak zenbait puntutan dituen hutsunean identifikatu eta errepikakorra izango den material sorta bat sortu eta partekatuko da, euskaraz eta irakasle bakoitzak moldatu ahal izateko irekia. Talde ireki moduan lan egiten du, taldeak berak ezarritako epe eta datekin. Taldea hezkuntza komunitate osoari eta gaian interesa duen orori dago irekia.


Informazio gehiago: hirikilabs@tabakalera.eu

Temática
Imagen Listado
Imagen
Año
2019
Tipo Agrupación
Proiektua