Texto Destacado

Tabakalerako eraikina aktibatu nahian, artisten esku-hartze sorta bat abiatuko dugu. 'Malas madres / Sokatik zintzilik dauden bizitzak' da lehenengo esku-hartzea eta Jerónimo Hagerman da bere egilea.

Multimedia
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Pasada?
Si
Descripción Larga

Malas madres / Sokatik zintzilik dauden bizitzak Tabakalerako hainbat txokotan egingo diren esku-hartze artistikoetako lehenengoa da. Jerónimo Hagerman artistak sortutako instalazio honek gure begirada erakarriko du Tabakalerako plazara sartu orduko.

 

Hagermanek Tabakaleraren espazioaren baldintzetara egokitu du proiektua. Balkoien altuera ezberdinetan lorategi dilindari bat sortu du hainbat landare elkarren artean lotuz itsasontzietan erabiltzen diren korden tankerako soka-sare baten bidez. Malas madres / Sokatik zintzilik dauden bizitzak proiektuak eraikina hautemateko beste modu batzuk bilatzen ditu: beste izaki bizidun bat airean zintzilik ikusten dugunean sentitzen dugun bertigoak ohartarazten gaitu lurrean ainguratuta dugun bizi-egoera hauskorraz. Natura gizatiar eta ez-gizatiarraren arteko harreman horrek unibertsoan betetzen dugun eskala zein den iradokitzen digu.

 

Ikuspegi antropozentrista batetik, beste izaki bizidun batzuengana gerturatzeko horiek gizatiartzeko joera daukagu. Hala egiten dugu, adibidez, maskoten izenekin, ipuinetako pertsonaiekin edo landareen izenekin. Gizakiak hain bere duen jokamolde horretatik abiatuz, landare hauei «malas madres» («ama txarrak») esaten diete mexikarrek, euren kimuak habitik kanporatzen dituztelako. Hemen, berriz, «xingolak» izenarekin ezagutzen ditugu landareok.

 

Jon Begiristainekin lankidetzan garatutako proiektua.




 




Temática
Imagen Listado
Imagen
Año
2020
Tipo Agrupación
Programa
Invitados