Multimedia
Imagen
Imagen
Información
Texto Apartado

DallanQuilts_CC_BY-NC-ND-2.0

SALTO egiteko argibideak:
Begiak zabaldu.
Belarriak ireki.
Prestatu zaitez gauza berriak ikusi, entzun eta bizitzeko.
Zentzumen guztiak adi dituzu?
Indarra hartu….. eta SALTO!

Egiteko, esateko, entzuteko, sortzeko, beraz, pentsatzeko uneak partekatuko ditugu familian eguneroko gai ezberdinen inguruan. Ubik sorkuntza liburutegiak eskaintzen dizkigun baliabide guztiak esploratuz eta haur eta helduei zuzenduta, esperientzia berri ezberdinak biziko ditugu. Familiarteko haremanak sendotzeko espazioa ere bada Salto.

Saio bakoitza errepikaezina da. Ezin duzu galdu!

 

Salto #3 (maiatzak 29)

Nola ikasi dut zapatak lotzen? eta bizikletan ibiltzen? eta ibiltzen? Eguneroko pedagogietaz eta inguratzen gaituzten ikaste prozesuei buruz hausnartzeko egingo dugu.

Salto #4 (ekainak 26)

UBIK espazioan dauden txoko, objektu, ekintza eta pertsona guztiengana hurbilduko gara esploratzera. Liburuetan irakurtzen EZ dena, pantailetan ikusten EZ dena, instrumentuetan entzuten EZ dena eta arnasten dugun airea ere jasoko dugu behaketa metodo esperimentalen bitartez. 

Eta feminismoak zer? Feminismoak hor, hemen, han... 

Salto #5 (uztailak 31)

Begiratu ispilura, zer ikusten duzu? Eta kaleko hotsek zer kontatzen digute? Informazioz inguratuta gaude, hemendik eta handik iristen zaizkigu… eta informazioa irudi ezezagun batetik sortzen badugu? Animatu eta SALTO egin informazioaren gizartean dauden zulo beltzetara!

Salto #6 (irailak 3)

Arte Historiak: komisariotza.

Inoiz pentsatu al duzu zer edo nor dagoen erakusketa baten atzean? Eta aurrean? Nori bururatu zaion lana horiek aurkeztea? Zertarako? Ausartuko zinateke erakusketa batean parte-hartzen? Horretarako, gure gorputzaren presentzia, inoiz baino gehiago beharko dugu… Zertarako izango ote da?

Salto #7 (urriak 1)

Estetika.

Esnagailua. Eskuko telefonoa. Kable bat. Lanpara txiki bat. Paperak. Liburuak. Zenbat objetu sartzen dira zure ohe ondoko mahaian? Ohetik begiratzen hasiko gara urrunera joateko, inguratzen gaituen estetikari so eginez. Hiru dimentsioetako objetu errealetan inspiratuta bi dimentsioetako objetuak sortuko ditugu estetika eklektikoak diseinatzeko.

Salto #8 (azaroak 5)

Arte teoriak

- - - 10 esperientzia - 2 edertasuna - 80 Warhol - LINEA!
Linea kantatu dute. Linea zuzena da. Beste linea bat dago. Linea ez da zuzena. BINGOrako jarraitzen dugu. Arte teorien BINGOa nork irabaziko du? Banatzen ditugun BINGO txartelek, Artearen Teoriak sortzeko aukera luzatuko digute. Jolas honetatik Teoriak egitera SALTO bat emango dugu.

Salto #9 (abenduak 3)

Pentsamendua

Nire atzazkalekin, nire begiekin, nire ahotsakin, nire azalarekin, nire eskuekin, nire burmuinarekin, nire belaunekin, nire oinekin, nire triparekin… Nire gorputzarekin pentsatzen dut. Zenbat pisu dauka pentsamendu batek? Zenbat pisatzen du nire gorputzak? Zenbat pisatzen dugu batera? Balantza batera igota, lurretik arrastaka edota negutegi batean sartuta batera pisatuko gara eta pentsatuko dugu. Urteko azken SALTO arriskutsuena izango da eta gure gorputzekin performance bat egingo dugu.

 

Descripción Corta

Egiteko, esateko, entzuteko, sortzeko, beraz, pentsatzeko uneak partekatuko ditugu familian eguneroko gai ezberdinen bueltan.

Idiomas Audios
Temática
Pasado
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2016
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si