Tabakalerako programazioarekin lotura duten artistek publikoari topaleku bat eskainiko diete euren praktikarekin lotutako diskurtsoak partekatzeko.
Tabakalerak arreta eskaintzen die bereziki sortzaileei, eta batez ere, artistak diskurtso- eta praktika-artikulatzaile gisa hartzen duen rolari. Programa honen bitartez, figura hori erdigunera eramatea da asmoa, eta formatu eta ibilbide askotarikoak eduki ditzaketen solasaldiak ahalbidetzea. Horrela, publiko orokorrari aukera eskaintzen diogu sorkuntza prozesuetara eta arte garaikidearen praktikak bere-bereak dituen eremuetara hurreratzeko.
Hilean behin solasaldi saio bat proposatuko dugu, gure programazioarekin lotura duten artistek gerturatzen den publikoari topaleku bat eskainiko diete euren praktikarekin lotutako diskurtsoetara hurbiltzeko.