Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Sortzaileen gunetik 2015ean abiarazi genuen komisariotza programa, komisario-praktikak eta orobat haiekin harremana duten zeharkako gaiak edo tangentzialak (kritika, ikerketa, ekoizpena edo bitartekaritza) aztertzera eta gogoeta egitera bideratutako lan ildoa. Komisario-praktikan profesional moduan jardun nahi duten tokiko, nazioko edo nazioarteko pertsonei dago zuzenduta programa hau .

Datozen bi urtetan komisariotzari lotutako ikerketa eta praktika mota desberdinak jorratuko ditugu, lau unetan banatutako lau moduluren bidez. Gaia zatikatu edo banatzeko asmorik gabe, komisariotza-praktika ulertzeko, lantzeko eta gauzatzeko modu desberdinak landu nahi ditugu modulu horietako bakoitzean. Horretarako, sektoreko profesionalak gonbidatuko ditugu, eta haiek beste bi profesional gehiago gonbidatu ahal izango dituzte, modulu bakoitzaren edukiak osatzeko.

 

Lau modulu

 

  • Proiektuen komisariotza, 2016ko ekainak 20-24. Catalina Lozanoren eskutik (Izena emateko epea: 2016ko maiatzaren 20tik ekainaren 1era bitarte)

  • Ikerketa-komisariotza, 2016ko azaroa. Katerina Gregosen eskutik

  • Kritika eta idazkuntza, 2017ko ekaina. Peio Aguirreren eskutik

  • Komisariotza eta hezkuntza, 2017ko azaroa. Nora Sternfelden eskutik

 

Koordinatzaile bakoitzak erabakiko du moduluaren osaera: aurkezpenak, tailerrak, hitzaldiak… Saio teoriko eta praktikoen bidez komisariotzari lotutako ikuspegi eta jardun-moldeak aztertuko dira. Profesionalek diseinatuko dituzte moduluak, eta bost egun iraungo dute, astelehenetik ostiralera, goiz eta arratsaldeko saioetan.

Descripción Corta

Komisario-praktikan profesional moduan jardun nahi duten pertsonei dago zuzenduta programa hau .

Temática
Tipo de actividad
Pasado
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2017
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si