Scratch Day MITMediaLab laborategiko Lifelong Kindergarten Group taldeak sortutako eta garatutako ideia bat da: mundu mailan antolatutako jardunaldi bat, partekatuz ikasteko eta ikasiz partekatzeko interesa duten pertsonak ekitaldi batean biltzen dituena, Scratch lotura komun gisa erabilita betiere. Scratch informatika-programazio lengoaia bat da, bereziki haurrei zuzendua eta hezkuntza arloan gero eta erabiliagoa. Interfaz sinple baten bidez haurrek programazioaren kontzeptuak esploratu eta logika eta sormena lantzen dituzte.
Aurten, maiatzaren 14an ospatuko da Scratch Day, eta aurreko urteetan bezala, Tabakalerak bat egin du deialdiarekin, programazio lengoaia honen inguruko ekintzak, ikastaroak eta erakusketak antolatuz.
Besteak beste, Hirikilabs laborategian aurtengo Scratch Eguneko protagonista Hezkuntza izatea dugu jomuga. Hori dela eta, irakasleei zuzendutako ikastaro bat antolatu dugu. Gainera ikastetxeetan Scratchekin garatu diren proiektuak erakusteko azoka bat antolatu dugu, ikasleek bertaratutakoei Scratch erabiliz sortutako proiektuak erakutsi eta azaltzeko aukera izan dezaten; baita programazio lengoaia honetan murgiltzeko tailerrak, Scratch ikasiz tarte jostagarria pasa dezagun.
Oharra: Scratchekin garatutako proiekturen bat aurkeztu nahi duten ikastetxeek, maiatzaren 14an Tabakaleran azoka-postu bat izateko aukera izango dute, izen-emate orria betez: Scratch Eguna 2016.
Tabakalera Scratch Eguneko ospakizunetan parte hartuko du programazio lengoaia honekin lotutako tailerrak, erakusketak eta azokabat antolatuz.