Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Elgorriaga lursaila. Ekuatore Ginea. Basupü barrutia.

Hitzetatik, irudietatik eta musikatik abiatuta, Ekuatore Ginearen, Espainiaren eta Euskal Herriaren arteko bi eratako gurutzaketari buruzko informazioa eta hausnarketarako elementuak eskaintzea da Bizigarriak: zirkulazioa eta euforia proiektuaren baitan kokatutako jardunaldi hauen helburua. Bateko eta besteko biztanleen arteko erlazioek eta bateko eta besteko (inportazio nahiz esportazioko) produktuen arteko erlazioek osatzen dituzte bi gurutzaketa horiek.

Produktuei dagokienez, kakaoa, alkohola eta eboga nabarmentzen dira, eta produktuok kolonizatzaile eta kolonizatuen artean izandako erabilera, efektu eta esanahi ezberdinak. Euskaldun eta katalanek zeregin handia izan zuten Ekuatore Ginearen espainiar kolonizazio nazional-katolikoan, hango biztanleen menderakuntza politiko eta ekonomikoan, lurralde hartan landatutako produktu berrien esplotazioan, eta Ekuatore Gineako kakao, kafe eta egurraren ekoizpen, esportazio, fabrikazio eta kontsumoan. Francoren garaiko Espainian euskaldun, katalan eta espainiarrek kontsumitutako txokolate guztia, iragarkiko «aquel negrito del África tropical que cultivando cantaba» beltz haren odol eta izerditan blai iristen zitzaigun. Gurasoek askaritarako ematen ziguten «ogia txokolatearekin» goxo eta atsegin haren jatorrian Gineako kakao-esplotazioetako erdi-esklabotzako erregimena ezkutatzen zen.

«Ekuatore Gineako neska-mutiko beltz haiek» baina, ez zuten kakaorik hazten ez txokolate edo kaferik hartzen, menderakuntza kolonialaren aurretik. Horrek ez du esan nahi, noski, arrazoiak arrazoi espainiar kolonoek estimatu eta metropolira inportatu ez zituzten bizigarri naturalik ez zutenik. Topea, banga, kola, alana eta eboga dira Afrikako mugak zeharkatu ez dituzten edo, eboga bezala, azken hamarkadetan baino iritsi ez zaizkigun bizigarri horietako batzuk. Produktu natural horiek bertakoentzat eta espainiarrentzat dituzten erabilera eta esanahiez hausnartzea, produktuon esplotazio kolonial guztiz desberdinaren arrazoi eta desarrazoiez gogoeta egitea, eta alkohol kolonialak bizigarri haiek ia guztiz ordezkatu izanaz mintzatzea da jardunaldi hauen helburuetako bat. 

Juan Aranzadi
Antropologoa

 

Dokumentazioa

Descripción Corta

Juan Aranzadik proposatutako jardunaldi hauen asmoa -hitz, irudi eta musika ezberdinen bitartez- Ekuatorial Ginea, Espainia eta Euskal Herriaren arteko gurutzaketa mota ezberdinen inguruko informazio eta hausnarketa batetarako elementu ezberdinak aurkeztea da.

Temática
Tipo de actividad
Pasado
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2016
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si