Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Laugarren urtez jarraian Liburutegiaren eguna ospatuko dugu Donostian. Aurten, liburutegia eta bere errealitatea hiritarrei erakusteaz gain, profesionalei begirako ekimena ere bultzatu nahi dugu “Liburutegiak, komunitate sortzaile” lemapean.

Urriak 22 - Liburutegiak, integrazioa lortzeko prest
Liburutegietako profesionalei zuzendutako ekimena, gizartean baztertuak dauden edo zailtasunak dituzten hiritarrekin lanean ari diren kasuak ikusi eta horietatik ikasiko dugu, esperientzia horiek gure liburutegiak integraziorako tresna bihurtzeko gidak izango direlakoan.

10:00­-10:45 Raquel Sanz, SIIS. “Euskal gizartea gaur. Marko orokorra”.
10:45­-11:15 Atsedena
11:15-­12:00 Virginia Cierco, Bon Pastor Liburutegi Publikoa, Bartzelona. “Liburutegi Publikoa eta Konpromiso Soziala” 2015 sariaren irabazlea.
12:00-­12:30 Adela Alòs­-Moner, Fundación Biblioteca Social
12:30-­14:00 Mahai-­ingurua. Moderatzailea: Oihana Aristondo, Tabakalera­Ubik. Partaideak: Raquel Sanz, Virginia Cierco, Adela Alòs­-Moner, Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegia, Donostiako Udal liburutegiak eta Cáritas­-Gipuzkoa.

Urriak 23 - Liburutegiak, zertarako?
Bigarren saio honetarako “Liburutegia zertarako?” mahai-ingurua prestatu dugu. Hiritar guztiei zuzendutako ekimen honetan, eta elkarrizketa dinamika erabiliz, “Nork erabiltzen ditu liburutegiak? Zertarako? Nolako liburutegiak behar ditugu? Zer egiteko?” galderei erantzuten saiatuko gara.

19:00­-21:00 Mahai-­ingurua. Moderatzailea: Ruth Pérez de Anucita, kazetaria. Partaideak: Ana Molina, Iban Zaldua, Txetxu Barandiarán, Nerea Azurmendi.

Urriak 24 - Arrastoa jarraitu: komunitatea sortzen, altxorra aurkitu dugu.
Oihulari Klown, Tira ta Floja, Badut.

Donostiako Udal Liburutegiak, Koldo Mitxelena Liburutegiak eta Tabakalerako sorkuntza liburutegiak, Liburutegiaren eguna zurekin ospatu nahi dugu. Aurtengo lema “komunitatea egiten” da, liburutegi eta beste kultur zentroak liburuak mailegatu edo artelanak erakusteko lekuak baino gehiago baitira. Topaguneak ere badira. Aniztasuna errespetatuz harremanak sortzeko, ondo pasatzeko, ikasteko eta elkar erlazionatzeko tokiak dira. Gu ezagutzea nahi dugu. Zure parte izan nahi dugu.

11:00 Tabakalera
12:00 Koldo Mitxelena Liburutegia, Urdaneta 9
13:00 Haur Liburutegia, Fermín Calbetón 25

 

Dokumentazioa

Descripción Corta

Laugarren urtez jarraian Liburutegiaren eguna ospatuko dugu Donostian. Aurten, liburutegia eta bere errealitatea hiritarrei erakusteaz gain, profesionalei begir

Temática
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Lugar
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2015
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
Liburutegiak, komunitate sortzaile
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si