Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Ametsean hasten da irudimena bizia hartzen, sinboloa forma hartzen, hitza zentzua hartzen. Ametsari esker ematen diogu esanahia bizi dugunari.

Ametsa da hasiera. Hizkuntzaren hasiera. Eta hizkuntzaren hasieran zer dago? Hotsa, soinua, arnasa, usaina, fereka, taupada, laztana eta begirada.

Lau saio izango dira, martxoko lau larunbatetan. Saio bakoitza autonomoa, baina besteei hari ikusezinez lotua: hitza, ahotsa, erritmoa, musika, irudia eta gorputza dira lokarriak.

Lehendabizikoan, Yolanda Arrietarekin letrak dantzan jarriko ditugu gorputzaren bidez: eskuak, oinak, begiak, sudurra eta ileak, denak hizketan dantzari. Bigarrenean, Itsaso Arrietak aspaldiko haur-kantak irakatsiko dizkigu, ahotsa, erritmoa, jolasa eta memoria lagun hartuta. Hirugarrenean, Aitziber Alonsorekin ikasiko dugu olerkien atzean gordetzen diren irudiak letrekin konbinatzen. Laugarrenean, Yolanda Arrietarekin, berriro, aurreko saioetan ikasia baliatuko dugu olerkiak sortzeko, liburuetako beste zenbait poema gidari dugularik.

Honenbestez, sormena bere osotasunean frogatzeko aukera izango dugu, tailer orok azpian daraman espiritua giltzarri: ekinez ikasi eta ondo pasatu elkarrekin

Lau saioen artean lotura badago ere, batean edo bestean parte hartzeko aukera dago.

 

 

 

Descripción Corta

Yolanda Arrieta, Itsaso Arrieta eta Aitziber Alonsorekin hitza, ahotsa, erritmoa, musika, irudia eta gorputzarekin jolastuko gara martxoko larunbatetan.

Idiomas Audios
Temática
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Público
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2017
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si