Texto Destacado

Donostia 2016k eta Tabakalerak elkarlanean antolatu dute arte garaikide europarrez betetako programa zabal bat eta nabarmentzekoak izango dira Rafael Berrio, Elena Setién eta Joseba Irazokiren kontzertua; Natalia Pieczuroren dantza-erakustaldia; eta Lydmor taldearen kontzertua, besteak beste.

Multimedia
Imagen
Pasada?
Si
Descripción Larga

Donostia 2016 abenduaren 12tik 18ra bitarte ospatuko du Europako Kultur Hiriburutza-urtearen amaiera dela eta prestatu duen astebeko programazio berezia. Egitarau zabal honek laurogei jarduera baino gehiago hartuko ditu barne hiri osoan, eta asteburuan iritsiko da gorenera, une horretan egongo baita jarduera-kontzentrazio nabarmenena. Ekintza horietako gehienak Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentro Tabakaleran gertatuko dira. Izan ere, asteburuko espazio protagonista izango baita Tabakalera, hogeiren bat jarduera baino gehiagorekin.

 


Donostia 2016-ren amaiera festa

 


Tabakaleran ospatuko da, adibidez, larunbatean, abenduak 17, gaueko festa bat. Europako kulturaren inguruko ospakizun honetan arreta berezia jarriko zaie Donostiatik, Wroclawetik, Aarhusetik eta Pafosetik etorritako artistek prestatutako diziplina anitzeko (zinea, dantza, musika, literatura, performanceak, etab.) proposamen artistikoei.


Festa 20:00etan hasiko da, eta ez da 1:00ak arte amaituko. Tabakalera eraikineko hainbat eszenatokitan gertatuko da aldi berean, eta sarrera librea izango da gune bakoitzaren edukiera bete arte.


 


Donostia 2016k eta Tabakalerak elkarlanean antolatu dute arte garaikide europarrez betetako programa zabal bat eta nabarmentzekoak izango dira Rafael Berrio, Elena Setién eta Joseba Irazokiren kontzertua; Natalia Pieczuroren dantza-erakustaldia; eta Lydmor taldearen kontzertua, besteak beste.


 



Goreneko momentua abenduaren 17an Donostia 2016-ren amaiera festa izango den arren, Tabakalerak programazio zabala hartuko du asteburu osoan, abenduaren 16tik 18ra.


Ekintza nagusietako bat DSS2016EU. Bitakora kaierak erakusketaren herritarrei irekitako inaugurazioa izango da, ostiralean, abenduak 16, 19:00etan, 1 Espazioan. Ikus-entzunezko izaera argia duen erakusketa hau Morgancreak ekoiztu du DSS2016EUrekin batera, urtarrilaren 22ra arte egongo da ikusgai, eta Donostia 2016 proiektuaren ibilbidea zein Hiriburutzaren legatu posibleei buruzko hausnarketa hartuko ditu barne. Erakusketa eraiki ahal izateko, Donostia 2016k Hiriburutzaren inguruko 150 lagun baino gehiago elkarrizketatu ditu, eta ahalik eta aniztasun handiena bilatu du iritzi eta gogoetei dagokienez. Elkarrizketatutako pertsonen profila askotarikoa da eta barne hartzen ditu, besteak beste, kultur eragileak, kudeatzaileak, parte-hartzaileak, adituak eta herritarrak, oro har.


Gainera, Tabakalera Feministaldiaren hamaikagarren edizioaren eszenatokia izango da. Kultura feministaren Donostiako jaialdiaren aurtengo ekitaldia abenduaren 12tik 18ra izango da eta hitzaldiak, mahai-inguruak, proiekzioak, performanceak eta DJak hartuko ditu barne, besteak beste. 


Tabakalerak eta Donostia 2016k elkarlanean antolatu dute, hiritar fabrikazio eta teknologia 4. astearen baitan, Eginzaleak! azoka. Ekimen honek fabrikazio digitala, diseinua, hardware garapena, kodearen erabilpen berriak... bezalako teknologi anitzetan herritarrek egiten dituzten erabilerei buruzko askotariko jarduerak batzen ditu.


 

Temática
Imagen Listado
Imagen
Año
2016
Tipo Agrupación
Programa