Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Traste eta material ugari erabiliko ditugu lantegi hauetan: makey-makey, plastilina eroalea, zirkuito elektrikoak…

Jakinmina baduzu, zatoz, eta izan kuxkuxero!

 

Saioak:

 

Otsailak 17
Plastilina eroalea
Lantegi honetan gure etxean oso modu errazean plastilina eroalea nola egin dezakegun ikasiko dugu. Plastilina bera erabiliz elektrizitate zirkuitu txikiak sortu eta gure jolasa sortuko dugu.

 

Martxoak 17
zir+ku+tu+ak
Zer da zirkuitu elektriko bat? Bere osagai ezberdinek nola funtzionatzen dute? Argia egiteaz gain, beste zeozer lor dezakegu? Eta gauza asko batera? Zatoz lantegi honetara probatzera!

 

Apirilak 21
Makey-makey
Ordenagailu bat kontrolatzeko teklatua dugu, baita sagua ere, eta... platanoak? Plastilina? Marrazkiak?! Makey-makey-az baliatuz, programaziora sarrera txiki bat egingo dugu, inoiz pentsatuko ez genituen gauzak erabiliaz.

 

Maiatzak 19
3D ikuspegia
Nolatan ikusten ditugu bolumenarekin berez paper batean dauden irudiak? Begiak nola engainatzen du burmuina? Lantegi honetan bolumena dutela diruditen irudiak sortuko ditugu!

 

Ekainak 16
Kanikarium
Donostian bada mendi suitzarra eta laster... baita kanikariuma ere! Kanikentzako mendi errusiar bat eraikiko dugu… kontuz, ez atera errailetik!

 

Irailak 15

Espioiak. Jolas optikoak

Ba al dakizu mezu ikustezinak irakurtzeko espia-betaurrekoak egiten? Eta altzarien gainetik begiratzeko tramankulu bat eraikitzen? Lantegi honetan kuxkuxero profesionala izateko tresnak egingo ditugu!

 

Urriak 20

"Artilero dale fuego". Artilezko graffitiak

Tintarekin bufandak egiten dira eta artilearekin marrazki erraldoiak… Ala alderantziz zen? Etorri artilearekin marrazten duen harigrafoa egitera!

 

Azaroak 17

EltxeTxoroa. Eltxetxo robota

Eltxetxo hau ez dago burutik sano, txanpon bat botatzen dugun bakoitzean txoratu egiten da! Nola egiten den ikasi nahi? Animatu eta etorri lantegi honetara!

 

Abenduak 15

Holograma

Nolatan ikusten ditugu bolumenarekin berez pantaila batean dauden irudiak? Begiak nola engainatzen du burmuina? Lantegi honetan 3Dko film laburrak egingo ditugu!

Descripción Corta

Traste eta material ugari erabiliko ditugu lantegi hauetan: makey-makey, plastilina eroalea, zirkuito elektrikoak… 

Temática
Tipo de actividad
Invitados
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2018
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si