Hiru eguneko lantegi trinko honetan sorkuntza eszenikoaren munduan murgilduko gara Jorge Dutor eta Guillem Mont de Palol sortzaileen eskutik, besteak beste, koreografia eta eszenografia landuz.
Lantegian, aurkitutako materialak erabiliz paisai koreografikoak sortuko ditugu. Istorioak kontatu edo zalantzan jartzen dizkiguten arkitektura birtualak, efimeroak, sortuko ditugu. Humanista eta zehatza denez, objektutik aldenduko gara eta materiala denari (posthumanista eta abstraktua) emango diogu balioa. 1:1 eskalako maketa bat eraikiko dugu denon artean, eta bertan atsekabetzen gaituzten objektuak, nahasten gaituztenak, beldurtzen gaituzten horiek harremanetan jarriko ditugu.
Parte hartzaileei euren egunerokotasunari erreparatzea eskatuko diegu, kaletik ibiltzean erne egotea edo etxeko intimitate momentuetan adi egotea, zaborren artean, beraiekin jolastua ahal izateko materialei.
Jorge Dutor eta Guillem Mont de Palol artistek gidatutako lantegi honetan sorkuntza eszenikoan murgilduko gara.