Multimedia
Imagen
Imagen
Imagen
Información
Texto Apartado

Maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna ospatzen da eta Tabakalera, beste hainbat kultur zentrorekin batera, maitzaren 20an batuko da festara. Egun osoan zehar publiko guztiei zuzendutako programa berezia eskainiko du.

Aurten, Museoak eta istorio eztabaidagarriak: museoetan esanezina esan lelopean antolatu da. Museoa iraganeko historia eta gertakizun lazgarriekin bakezkoak egiteko elementu gisa aldarrikatzen du gai honek, bere bitartekari izaerari erreparatuz eta interlokutore ezberdinen arteko elkarrizketaren bultzatzaile den heinean. 

Tabakalerak maiatzaren 20rako antolatu duen egitarauan kultura garaikidearen nazioarteko zentroaren espazio ezberdinetan gauzatuko diren jarduerak eskainiko ditu, erakusketa aretorik hasita. Izan ere, Bizigarriak: zirkulazioa eta euforia erakusketa gaueko 22:00etara arte irekita egongo da, eta Kearen politikak programaren argitalpen seriea aurkeztuko dute bertan, arratsaldeko 19:00etan. Zinema aretoan, berriz, Angela Schanelec zuzendariaren Der Traumhafte Weg y Alain Guiraudieren Rester vertical filmak izango dira ikusgai eta sortzailearen gunean Jorge Núñezek Niebla Fascista-ren kontzertua eskainiko du eta Bernd Behr egoiliarrak, berriz, bideo emanaldia.

Hirikilabs eta Ubiken, eguneko ohiko programazioa diren JoLabs - Do it in family, JoLabs - Kuxkuxean eta Arduino Ezagutu lantegiez gain, egitarau berezia aurreikusi dute baita ere. Laborategietan DonostiTron Fest jaialdia ospatuko da eta sorkuntza liburutegian, besteak beste, ipun kontaketa berezia, film laburren proiekzioa eta Xake mate topaketaren saio berezia egingo dute.

 

Museoen Nazioarteko eguna

1977az geroztik, ICOM-ek Museoen Nazioarteko Eguna antolatu ohi du, nazioarteko museoen komunitatearentzat une berezia bilakatu dena. Ospakizunean parte hartzen duten museoek Museoen Nazioarteko Egunerako proposatutako gaiarekin bat datozen ekintzak eta jarduerak eskaintzen dituzte maiatzaren 18aren bueltan, bere publikoekin konektatzen dituzten eta gizartearen eta bere garapenaren zerbitzura dauden erakundeak direla gogorarazten duten ekimenak bultzatzeaz gain.

Descripción Corta

Maiatzaren 18an Museoen nazioarteko Eguna ospatzen da eta Tabakalera, beste hainbat kultur zentrorekin batera, maitzaren 20an batuko da festara. Egun osoan zehar publiko guztiei zuzendutako programa berezia eskainiko du.

Temática
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2017
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si