Espazioaren behaketarako lagungarri diren tresnak eraikiz eman genituen iaz astronomia hiritarraren arloan lehen urratsak.
Esperientzia hura abiapuntu bezala hartuta, modu zabalago batean helduko diogu gaiari oraingoan, lantegiak, solasaldiak eta behaketa-irteerak uztartzen dituen hiru eguneko proposamena antolatuta.
Aurten Aranzadi Zientzia Elkartearekin elkarlanean hainbat jarduera antolatu ditugu: zeruko mekanika ulertu eta izar-erloju bat eraikiko dugu familiekin, teleskopio bat eraikitzeko lantegia izango dugu, baita astro-argazkilaritzaren inguruan hitzaldi bat. Eta ikasi duguna praktikan jartzeko gauean perseidak ikusteko ireteerak egingo ditugu.
Programa
10/08/2017
17.00 - 20.00 Teleskopio bat eraikitzeko lantegia
David Pello
11/08/2017
11.00 - 13.00 Izar-erloju bat eraikitzeko lantegia
Virginia Garcia (Aranzadi ZE) + Manex Izagirre
16.00 - 17.00 Hitzaldia - solasaldia: Astrofotografía
Mikel Castander (Aranzadi ZE), Alberto Castrillo (Aranzadi ZE), Juan Carlos Martín (Aranzadi ZE), Eduardo Zubia (Aranzadi ZE).
17.00 - 20.00 Teleskopio bat eraikitzeko lantegia
David Pello
22.00 - Behaketa-irteera ez-formala
(Informazio gehiago: 943 259 300)
12/08/2017
11.00 - 13.00 Teleskopio bat eraikitzeko lantegia
David Pello
19.00 - 03.00 Aranzadirekin irteera // Iso // Perseidak //
OHARRA: Eguraldia dela-eta, bertan behera gelditu da.
22.00 - Hirikilabs + Aranzadirekin irteera ez-formala
Lantegietan parte hartzen dutenekin, lekua adosteko. (Informazio gehiago: 943 259 300)
Lantegiak, solasaldiak eta behaketa-irteerak uztartzen dituen hiru eguneko astronomia hiritarrari buruzko topaketa.