Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Mariló Fernándezek (LaFundició) jendaurreko bi saioko programa txiki bat planteatuko du, tradizionalki txikitzat hartutako istorioak eta memoriak berraktibatzeak dakarrena lantzeko. Programa horretan Jorge Blasco idazle eta ikerlari independenteak, Archiveras taldeak (Tabakalerako emakume langile ohiek osatutako lantaldea) eta bitartekaritza-taldeak parte hartuko dute.

Hasieratik da LaFundició kooperatibako partaidea; bertan egindako lanak agerian jartzen du ezagutzaren eraikuntza kolektiboko prozesuak abian jartzeko interesa. Espazio horietan, istorioaren berraktibazioak iraganaren berrirakurketa kritikoa sortzen du, eta narrazio ofizialei eragiteko eta horiek tenkatzeko gaitasuna du.

Memoria lurralde gatazkatsua da, iraganeko gertakarien eta horiek gure oraina azaltzeko duten moduaren inguruko gatazkek zeharkatua eta ildokatua; hau da, memoria lurralde konplexua eta dimentsioaniztuna da. Aldiz, ondarearen eta zaintzaren aldeko paradigma batetik begiratuta, memoriaren politikek gatazka baliogabetzeko joera izan dute sarritan –izan iraganari buruzko gatazka horiek josten dituen memoria bakar eta ukaezin bat inposatuz, izan memoria ezberdinen arteko eztabaida eta kontraste agonista eragozten duen neutraltasun bat inbokatuz–; memoria-gailu tradizionalek, adierazpen argientzat monumentua hartuta, hori egiten dute, horrela funtzionatzen dute.

LaFundicióren lana, arlo horretan, hiru eremutan garatzen da:

1. Memoria ezberdinen inguruan topaketarako, elkarrizketarako eta zuzeneko partaidetzarako eremuak sortzea.

2. Kontaketa dominatzaileek azpiratutako taldeen memoriak lehengoratzea eta esfera publikora itzultzea. 

3. Orainaldian memoria aktibatzea, hau da, mugimendu sozialen eta herritarren autoerrepresentazioko eta aintzatesteko egungo premiekin lotzea, egungo existentzia-baldintzak hobeto pentsatu ahal izateko, eta gizarte-erlazio berriak egituratzeko –memoria nortasun erreferentziarako puntu finko gisa ulertu gabe, baizik eta banako eta talde desberdinen arteko elkarrizketak eta topaketak katalizatzeko gai den aitzakia gisa ulertuta–.

Lan honen helburua ez da soilik "beste memoria" horien irudikapenak ekoiztea; aldiz, kontakizun hegemonikoek azpiratutako subjektu eta gizarte-taldeen berezko logika operatiboak eta ordezkapen gailuak berrezartzea ere bada. Horrela, memoria horiek emantzipazio-modu gisa funtzionatu ahal izateko, ez da nahikoa erakunde-esparru nagusien barruan dokumentuak, objektuak edo praktikak gordetzea; aldiz, esparru horiek zartatu behar dira eta horiek sartuta zeuden eta zentzua ematen zieten mundu-ikuskerak, paisaiak, instituzionalizatze-formak eta komunitateak eguneratu.

Descripción Corta

Topaketa hauetan, "Archiveras" taldea garatzen ari den lan prozesua eta LaFundició-ren lan esperientzia ezagutuko ditugu.

Idiomas Audios
Temática
Invitados
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Lugar
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2017
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si