Hezkuntzarako proiektuak eta material didaktiko irekia sortzeko deialdia, hezkuntza zentro eta irakasleei zuzendua.
Teknologia, zientziak, IKTak edo STEAM praktikak ardatz hartuta, errepikatzeko moduko ikasketa prozesuak proposatzen dituzten proiektu eta eskola-material sorta bat sortzeko eta honen publikaziora bideratutako laguntza bat da.
Tabakalerako Hirikilabs laborategiak dituen baliabideak (makinen erabilera) eta material poltsa bat eskainiko dira.
Baliabideak lortzeko zailtasunak dituzten eskola eta irakasleei bultzada bat ematea da helburua, egiten den lana bistaraztea, sarea sortzea eta errepikakorrak izan daitezkeen material sorta bat biltzea.
Hirikilabs laborategiak hezkuntza aktiboa eta metodologia kolaboratiboak bultzatzeko konpromezuaren baitan kokatzen da, laborategi irekien modeloa errepikatu eta zabaltzeko ideiaz.
Hezkuntzarako proiektuak eta material didaktiko irekia sortzeko deialdia, hezkuntza zentro eta irakasleei zuzendua. Teknologia, zientziak, IKTak edo STEAM praktikak ardatz hartuta errepikatzeko moduko ikasketa prozesuak proposatzen dituzten proiektu eta eskola-material sorta bat sortzeko eta honen publikaziora bideratutako laguntza bat da, Tabakalerako Hirikilabs laborategiak dituen baliabideak (makinen erabilera) eta material poltsa bat eskainiko dira.
Eskola komunitateko irakasle, ikasle edo eskola zentroek. Material didaktiko edo metodologietan berrikuntza bultzatu eta egindakoa gainerakoekin partekatzeko gogoa dutenek. Eskola irakasgairen baten barnean garatuko den proiektua izango da, ez da eskolaz kanpoko jarduera edo talde batean landuko. Proiektua martxan dagoen fase batean koka daiteke ala zerotik hasiko den proiektu bat izan daiteke. Proiektua modu konkretu batean aurkez daiteke ala prozesu baten parte, ikasleekin proiektua aukeratu, diseinatu eta garatzeko metodologia moduan.
Teknologia, zientziak, IKTak edo STEAM praktikak oinarri dituzten proiektuak. Teknologia zentzurik zabalenean ulerturik: elektronika, elektrizitatea, informatika, ikus-entzunezkoak, oihalgintza, fisika, kimika, biologia, fabrikazioa… gai bezala harturik sortu daitezkeen material didaktikoak edo proiektu irekiak.
Deialdiaren oinarriak:
Hezkuntzan material didaktiko irekia sortzeko deialdia (Pdf - 68 kb)
Hezkuntzarako proiektuak eta material didaktiko irekia sortzeko deialdia, hezkuntza zentro eta irakasleei zuzendua. Teknologia, zientziak, IKTak edo STEAM praktikak ardatz hartuta, errepikatzeko moduko ikasketa prozesuak proposatzen dituzten proiektu eta eskola-material sorta bat sortzeko eta honen publikaziora bideratutako laguntza bat da.