Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Tabakalerari buruzko artxiboaren eraikuntza kolektiboa lantzen dugun bitartean, ekintza programa bat antolatu dugu, historia egiteko moduari eta memoriaren eraikuntzari buruz hausnartzeko helburuarekin. Bi saio hauetan artxiboa adierazpen politiko bezala ulertzeko aukerak landuko ditugu.
 

Apirilak 27: David Rodríguez

David Rodríguez (Tina Paterson) bitartekariak Tabacalera-Madrideko langile ohiekin 2011n garatutako hezkuntza-prozesua azalduko digu, Cigarreras. Métodos y tiempos pieza eszenikoaren aurkezpenarekin bukatu zena.
 

Apirilak 28: Laura Trafí-Prats / BERTAN BEHERA 

Laura Trafi-Prats hezitzaile eta ikerlariak entzutearen pedagogia eta zaintzaren etika arte garaikidearekin lotuko ditu.

  • Subjetibitatearen ekoizpena pentsatzeko beste espazio-denborak: komunaren boterea, materialtasun feministak eta entzutearen pedagogia.

Hardt eta Negrik (2009) jabetzaren logikatik haratago komunaren boterearen kontzeptua proposatzen dute, hartu eman, ekoizpen eta afektu estrukturak pentsatzeko. Hitzaldi honetan komunaren boterea hurbilpen feminista batetik ulertuko dugu, egunerokotasunean, gorputzean, lanean eta afektuetan oinarrituz (Ahmed, 2017). Produkzioaren historian eman diren aldaketei buruz, hau da, fabrikatik kultur gune izatera gauzatutako aldaketei buruz, eztabaidatuko dugu. Horrela komuna dena aktibatzen duten produkzio ereduak pentsatuko ditugu, fabrikan, bitartekaritza kulturalean eta erakusketan ematen diren logika altermodernoen bidez. Bukatzeko entzutearen pedagogia kontzeptuaz arituko gara (Rinaldi, 2004), bitartekaritzak dituen harremantzeko izaera soziala, materiala eta emozionala lantzeko. Entzutearen pedagogia eguneroko jardueraren erdigunean garatzen da, disonantzia onartzen duten arreta moldeak garatzen ditu,  lanaren eta hezkuntzaren denbora kronologikoei eta teknikari desafio egiten die, eta estetika eta lengoaiaren materialtasunaz baliatzen da subjetibotasun alternatiboa sortuko duten moduen munduak sortzeko.

Descripción Corta

Historia egiteko moduari eta memoriaren eraikuntzari buruz hausnartzeko helburuarekin antolatutako bi saio hauetan artxiboa adierazpen politiko bezala ulertzeko aukerak landuko ditugu.

Idiomas Audios
Temática
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2017
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si