![](/sites/default/files/styles/breakpoint_376/public/2022-05/id15427-boombox_hiria_hackeatu.jpg?itok=0fVDPMsj)
Hiria Hackeatu-Gazteak, hiria eta makerak proiektuaren parte den saio honetan Boombox edo soinu-sistema bat garatuko dugu denon artean, eta ondoren hiriko guneren batean kokatuko dugu edonork erabili dezan.
Boombox soinu-sistema kolaboratibo bat da, Sergio Galánek diseinatua eta lehendabizikoz Madrilgo Semilla gazte-elkarteko kideek eraikia. Proiektu honek espazio publikoek duten elkargune izaera arakatzen du, eta zehazki gazteek elkartu eta guztientzat musika jartzeko duten ohitura hartzen du oinarri.
Boombox ekimenaren bitartez, gazteei eman nahi zaie aukera hausnartzeko eta erabakitzeko nolakoa izan behar duen espazio publikoak, musika eta teknologia erabiliz. Parte-hartzaileen berrikuntzarako gaitasuna indartzea da helburua. Teknologiaren erabiltzaile hutsak izan beharrean, beregana dezatela teknologia hau, eta erabil dezatela hiria, ingurua, eraldatzeko.
Hiria Hackeatu proiektuaren parte den saio honetan Boombox edo soinu-sistema bat garatuko dugu denon artean, eta ondoren hiriko guneren batean kokatuko dugu edonork erabili dezan.
![](/sites/default/files/styles/breakpoint_376/public/2022-05/id15427-boombox_hiria_hackeatu.jpg?itok=0fVDPMsj)