Subtitulo
Judi Dench, Hirokazu Kore-eda eta Danny DeVito
Texto Destacado

Tabakalerako zinema aretoak proposamen berri bat dauka irailerako, Donostia Zinemaldia jaialdiaren 2018ko Donostia Sariekin elkarrizketa bat: Judi Dench, Hirokazu Kore-eda eta Danny DeVito.

Multimedia
Imagen
Eventos - Agrupaciones Pertenecientes
Visualización Actuales
1 Columna
Pasada?
Si
Descripción Larga

Joan den urtean Zinemaldiari hitzaurre bat egin genion The Room (Tommy Wiseau, 2003) pelikularen proiekzioarekin eta aurten, Tabakalerako zinema aretoak proposamen berri bat dauka irailerako: 2018ko Donostia Sariekin elkarrizketa bat. Omenduei omenaldia egin nahi diegu beraien karreran garrantzitsuak izan diren filmak proiektatuz eta herritarrei berriro ere -edo lehen aldiz- pantaila handian ikusteko aukera emanez.


Alde batetik, Judi Dench damari Oscar sarietarako lehen hautagaitza lortzeko aukera eman zion lana berrikusiko dugu. Duela ia 60 urte Old Vic Theatre antzokian Hamlet-en Ofelia hezurmamitu zuenetik, Judi Denchek hala ikusleen nola kritikaren txaloak bereganatu ditu bere ibilbide osoan bete dituen rol klasiko eta garaikideetan egin dituen antzezpen nabarmengarriei esker.


Bestetik, Hirokazu Kore-edaren Maboroshi no hikari, lehenengo fikzio luzemetraia berreskuratuko dugu. Veneziako zinemaldian aurkeztu zen 1995 urtean eta zuzendari onenaren saria jaso zuen.


Azkenik, Danny DeVitoren omenez bere pertsonaia karismatikoenak ikusteko saio bikoitz erraldoia: Twins eta Batman Returns. Aktore, zuzendari eta ekoizle gisa duen filmografiarekin ziklo oso bat egin daiteke (telebistan egindako hasiera, Taxi telesailagatik jaso zuen Urrezko Globo edo ekoizle gisa egin zituen Reality Bites edo Pulp Fiction pop klasikoak) baina bere esentzia popularrena berreskuratu nahi izan dugu, gertukoena, milaka bideoklub saio edo bazkalosteko telebista orduetan urtetan zehar ikusi duguna.


Txalo bero bikoitza beraz sarituentzat eta zinema areto batek bereak omendu ditzakeen era bakarra: zinema, zinema, zinema, zinema…


Argiak itzali eta has dadila saioa.

Imagen Listado
Imagen
Año
2018
Tipo Agrupación
Programa