Jonathan Burrows koreografoak eta Matteo Fargion musikagileak tailer labur bat emango dute euren piezen atzean dauden zenbait ideia aurkezteko. Arte performatiboetan interesa duten pertsona guztiei irekita dago tailerra, euren gaitasun teknikoa edozein delarik ere. Tailerrak gai zehatzak landuko ditu, hala nola euren lanen konposizioa, forma eta denbora, baita egiten dutenarekin hautsi eta publikoarekin konektatzeko erabiltzen dituzten estrategiak ere.
Tailerra ingelesez izango da, eta ariketak, jarduerak, eztabaida eta hausnarketa izango ditu.
Izen-ematea: azala@azala.es, leku mugatuak.
Tailerraren prezioa: 75 euro
Izen-ematea egiteko cv laburra eta gutun laburra bidali behar dira.
Teilatupe berean Jonathan Burrows & Matteo Fargion-ek gidatutako lantegi eta performance sorta bat da. 2018ko azaroaren 19tik 26ra bitartean espazio ezberdinetan izango du leku. Informazio gehiago.
Jonathan Burrows koreografoak eta Matteo Fargion musikagileak tailer labur bat emango dute euren piezen atzean dauden zenbait ideia aurkezteko.