Texto Destacado

Ubik sorkuntza liburutegiak Komikilabea egitasmoan parte hartuko du hirugarren urtez. Adin eta publiko desberdinei zuzendua, ekintza ugariz josi dugu udazkena.

Multimedia
Imagen
Eventos - Agrupaciones Pertenecientes
Contenido Relacionado
Visualización Actuales
1 Columna
Pasada?
Si
Descripción Larga

Ubik sorkuntza liburutegiak Komikilabea egitasmoan parte hartuko du hirugarren urtez. Adin eta publiko desberdinei zuzendua, ekintza ugariz josi dugu udazkena:


Txikienei zuzendua, iraila eta abenduan bi lantegi izango ditugu Asteazkenetan Ubiken programaren barruan. Lehenak, narrazioaren lengoaia erakutsiko digu eta bigarrenean, komiki berdinetik abiatuta, bakoitzak berea sortzeko aukera izango du.


Urrian, eskola taldeei zuzendutako bi lantegi dinamizatuko ditu Garbine Ubedak. Nolakoa da zure heroia? lantegietan, heroien ezaugarriak aztertu eta propioa sortuko dute partehartzaileek. Topikoak, estereotipoak eta sinbologiak eztabaidatuko dira.


Azaroaren 13tik abenduaren 16ra Kike Infamek egin duen komiki eta arkitekturaren arteko aukeraketa ikusgai egongo da liburutegiko aldamio batean. Argitalpenak kontsultatzeaz gain, etxera ere eramateko aukera izango duzue.


Aukeraketa hau dinamizatzeko abenduaren 1ean Sergio García Sánchez marrazkilariaren lantegi intentsiboa izango dugu. Helduntzat zuzendua, komikien arkitektura eta ohiko estruktura aztertu eta apurtuko dugu, bineta forma berriekin jokatuz.


Aukera zabala da, zuk erabaki zein duzun gustuko.



*Komikilabea Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean antolatutako programa da.


 

Temática
Imagen Listado
Imagen
Año
2018
Tipo Agrupación
Programa