Bertsoak kontrakultura fantzinetan? Zortziko txikiak eta zortziko handiak punk eta hardcore mugimenduek bere egindako aldarrikapen, sinbolo eta estetikaren erdi-erdian?
Rocka puntua! liburuaren markupean, bi ekintza programatu ditugu:
-Rocka eta bertsolaritzaren arteko harremanaren nondik norakoak kontatzen dituen hitzaldi-bidaia bat, horixe da Alberto Irazuk, Rocka puntua!-ren autoreak, eskainiko duena: bidaia bat fanzineetatik binilozko diskoetara, usain bereziko liburu zaharretatik rock abestietara, ahaztutako bideoetatik bideo ospetsuetara… horiek denak eskutik eskura eta belarriz belarri.
-Andoaingo gaztetxe zaharrean 80ko hamarkada erdialdean kaleratutako Pestea eta Kakaxa fanzineetan bertsolaritzak bere lekua zuen, eta ez nolanahikoa gainera. Informazio alternatiboa hedatzeko bidea izan da fantzinea; gai sozial eta politikoak aldarrikatzeko bideaz gain, sarritan musika talde askoren erakuslehio ere izan dira.
Kontestu honetan, eta garai hartako lan moduak jarraituz, fanzine kolektibo bat egiteko aukera izango dugu Garbine Ubedak gidatutako lantegian.
Rocka, bertsolaritza, fantzineak, gaztetxeak… denak bilduko ditugu bi ekintza interesgarri hauetan. Parte izan!
Bertsoak kontrakultura fantzinetan? Zortziko txikiak eta zortziko handiak punk eta hardcore mugimenduek bere egindako aldarrikapen, sinbolo eta estetikaren erdi-erdian?