IMVECen Ingurumenaren Hiritar Ikerketarako Talde irekiak bi basetan jarduten du: batetik Hirikilabsen, Donostian, eta bestetik Hangar-en, Bartzelonan. Bada, talde horrek gurean egiten duen ikerlanaren ildotik, lokatzak aztertzeko bi tailer egingo ditugu maiatzean eta ekainean.
Azterlan hori interesgarria izan daiteke hala ingurumenarekin lotutako gaiak landu nahi dituztenentzat nola lohi mikrofosilen bizitza (foraminiferoena) ikertu nahi dutenentzat. Ziklo hau osatzen duten bi saioetan, lokatzen laginketa egiteko materiala prestatzen ikasiko dugu, Urumearen meandroetan laginak bilduko ditugu, laginok aztertuko ditugu eta ondorioak aterako ditugu.
2018-05-03 (16:00 - 18:00)
Nola eraiki lokatzetan laginak hartzeko materiala
2018-06-06 (17:00 - 19:00)
Laginen analisiaren azterketa: ondorioak ateratzen
*Oharra: Lehendabiziko saiorako (2018-05-03) uretako oinetakoak eta erropak ekartzea komeni da. Baliteke mugikortasun urriko pertsonak iristeko zailak diren lekuetan bildu behar izatea laginak.
Ziklo hau osatzen duten bi saioetan, lokatzen laginketa egiteko materiala prestatzen ikasiko dugu, Urumearen meandroetan laginak bilduko ditugu, laginok aztertuko ditugu eta ondorioak aterako ditugu.