Subtitulo
Hiritar fabrikazio eta teknologia 4. astea
Texto Destacado

Eginzaleak! laborategian eta gure inguru hurbilean eginzaleak, artisau berriak eta jakin-minez beteriko hiritarrek egindako lana jasotzeko astea.

Multimedia
Imagen
Eventos - Agrupaciones Pertenecientes
Pasada?
Si
Descripción Larga

Eginzaleak! fabrikazio digitala, diseinua, hardware garapena,  kodearen erabilpen berriak... bezalako teknologi anitzetan, hiritarrek egiten dituzten erabilerak lotzen dituen jarduera ezberdinak batzen ditu. Eremu guzti hauek irekiak, artisauak, kolaboratiboak eta zeharkako diren praktiken ondorio dira eta Hirikilabs, Tabakalerako kultura digital eta teknologia hiritar laborategiaren erabiltzaile-komunitatearen egiteko eraren isla da.


 


Laborategian eta gure inguru hurbilean eginzaleak, artisau berriak eta jakin-minez beteriko hiritarrek egindako lana jasotzeko astea da Eginzaleak!


 



Eginzaleak! nahasketarako, esperimentazioarako eta eztabaidarako giroa sortu nahi du ere, non teknologiaren erabilera eta zergatiak zalantzan jartzen diren. Teknologia eta komunitate zein gizarte mugimenduen mugak aztertzeko aukera dagoelarik.


Astean zehar, eginez pentsatzeko modu honetan murgiltzeko eta ulertzeko jarduera ezberdinak izango dira. Eta larunbatean, proiektu eta proposamen ezberdinak biltzen dituen azoka egingo dugu, publikoari irekia, edonork teknologia eskura duen unetik aurrera sormenerako zein gizartearekin lotuta irekitzen diren aukerak ikusita gure irudimena piztuko duena.


Aurten, nahasketa edukiko dugu begietan. Izan ere, astean zehar izango ditugun lantegiak diseinuan nahasketa landuko dute.

Temática
Imagen Listado
Imagen
Año
2016
Tipo Agrupación
Programa