UEU-Udako Euskal Unibertsitatearekin, ALDEE- artxibategi, liburutegi eta dokumentazio zentroetako profesionalen euskal elkartearekin eta EWKE wikipedisten elkartearekin elkarlanean, Wikimedia familiako egitasmoak -Wikimedia, Wikipedia, Wikimedia commons- ezagutu eta sakontzeko lantegi berria antolatu Hirikilabsek.
Goizean saio ezberdinak antolatuko ditugu (oinarrizkoak batzuk, teknikoagoak besteak) eta, arratsaldez, saio praktikoa burutuko dugu: bertsopaperen eskuizkribuetatik abiatu eta horiek digitalizatu, transkribatu eta Wikimedian jarriko ditugu edonoren eskura. Txirritaren esana geure eginez, gure egileen aipamenak izan daitezen beste laurogei urtian.
Bertsopaperen eskuizkribuetatik abiatu eta horiek digitalizatu, transkribatu eta Wikimedian jarriko ditugu edonoren eskura.