Texto Destacado

Arkitektura: Film Mintzairak hitzaldiz, tailerrez eta proiekzioz osatutako urte osoko zikloa da, eta gure garai honetako kategoria nagusi baten baitan (hiriaren baitan, hain zuzen ere) ikertzea da bere asmoa. Filmen emanaldiak eta tailerren eskaintza txandakatzen dituen formatu batetik abiatuz, programa honek topaketa eta elkarraldi sail bat ahalbidetzen ditu bertako nahiz nazioarteko egile ugarirekin, leku edo ikuspegi oso desberdinetatik, hirira, hirigintzako politiketara eta lurraldearen azterketa geografikora gogoeta moduko hurbilketa bat sortzeko saio moduan.

Multimedia
Imagen
Pasada?
Si
Descripción Larga

Arkitektura: film mintzairak hitzaldi, proie­kzio eta tailerrekin osatutako urteroko ziklo bat da, eta gure garaiko kategoria handie­netako bat hartu nahi du aztergai: hiria. Gai hori, beste batzuekin batera –hala nola, migrazioak, ekonomia, austeritatea, desberdintasunak, aldaketa klimatikoa–, hain bilakatu da zabala, non ezin baita osorik jorratu; Saskia Sassenek dioenez, “...ez gara gai gertatzen ari den txar guztia harrapatzeko”. Orain dela urte batzuetatik hona, progra­ma honetan hainbat topaketa antolatu dira tokiko eta nazioarteko pentsalariekin –egi­le horiek beraiek proposatu dituzten filmak proiektatuz–, hiri-politiketara eta lurraldea­ren analisi geografikora gogoetazko hurbil­pena eragiteko asmoz.


Julio Cortázarren Casa tomada –Hartutako etxea– ipuinetik abiatuko da aurten gure gogoeta: ikusi ezinezko indarrak familiaren etxeaz jabetzen ari direla sentitzen dute Irenek eta garen nebak, eta, indar horiek ezagutzeko gai ez izan arren, azken ba­tean euren etxetik mugiarazi egiten dituz­te anai-arrebak, behin betiko bidali eta kalera jaurti arte. Beldurra eta estutasuna dario kontakizunari: Europan gaur egun bizitzen ari den unearekin analogia ugari finkatzera garamatzaten gaitzak dira. La­saitasuneko etorkizuna eraikitzeko eskubi­deak, bermeak eta prozedurak bazirela jakintzat ematen zen lur eremua egiazko mehatxupean dago, eta mehatxatzen du­ten indarrak, Cortázarren ipuinean ez be­zala, identifikatzeko modukoak dira, egun argitan ikus daitezke. Gutxienez azken bi hamarkadetako albistegietan, kronika politikoetan, literaturan, artean eta pentsa­menduan noraezean dabiltzan espektroak dira. Austeritateko eta prekarizatzeko poli­tika neoliberalak dira, “krisi-operazioaren” ostean totalitarismo ekonomikoa harrapari arteko noraezean zabalduak. Migrazioen aurka altxatzen ari den nazioarteko segur­tasun-kontrola da. Europaren immunitateko blindajea, gerra- eta terrorismo-formako indarkeriazko aurpegiaren aurrean: “konti­nente zaharraren” funts arrazista eta kolo­niala bistarazi duena. Horrez gain, familia eta herri osoak euren lurretatik bidaltzeko prozesua ere bada, hondamendi ekologi­koek, eraikitako azpiegitura berriek edo fluxu turistikoen eta birmoldatze ekonomi­koen bultzada masiboak eraginda. Indar horiek guztiak gelditzen dira lurraldearen jabe, erre-produzitzeko eta errentagarri bihurtzeko, edo suntsitzeko. Lekualdatzea, etxegabetzea, bidaltzea, birkokatzea eta, horrenbestez, babeslekuaren bilaketa hurbil-hurbil dauden prozesuak dira, etxea –nazioz gaindiko esperientzia politikoa proiekta zitekeen Europa– “hartuta” dugula begien aurrean ikusita.


Arkitektura: film mintzairak zikloan, anali­si filmikoaren eta lan-jardunaldien bidez, behin eta berriz azpimarratzen da egokia dela “Europa hartzen” ari diren prozesu ekonomiko eta politiko horiek aztertzea, eta prozesu sinbolikoak, antropologikoak eta estetikoak ere aintzat hartzea. Izan ere, ikus daitekeenaren eta ikusi ezin denaren artean gertatzen diren aldaketak funtsezkoak dira, nola orainaldiaren edozein azterketa egite­ko, hala errealitatea eraldatzeko borondate jakin batean inspiratutako edozein proiektu garatzeko, zer irudika daitekeen eta zer ez erabakitzen duten aukerako baldintzetan.


Komeni da aipatzea gaur egungo ikusga­rritasunaren alderdi erabakigarrietako bat hauxe dela: subjektuek jokatzen duten moduan jokatzen dutela, ez errealitate jakin bat ezagutzen ez dutelako, baizik eta, arazoak oinarrian nola egituratuta dauden ederki asko jakinda ere, benetan ez balekite bezala jokatzen dutelako. Izan ere, zerbait traumatikoegia denean ezin da errealitate bezala onartu, eta orduan errealitatea mamu-itxurako koordenada batzuek sostengatzen dute, ezkutatzeko prozesu batek, irudikapenen, praktiken eta zentzumenen ekoizpenak, betiere bote­re-harremanak zilegitzeko helburuarekin.


Horiek horrela izanik, neurri handi batean begirada menderatzailea plazaratzea, he­datzea eta ezartzea arautzen duten poli­tika kulturalek eginkizun bikoitza betetzen dute –Miller-ek eta Yúdicek adierazi duten bezala–: Estatua egituratzeko forma mo­duan eta bizi estiloa egituratzeko sistema gisa, hau da, elementu biopolitiko gisa.


Europaren ideiak, eta, beraz, bertako herritarrenak, “balio europarrak” deitzen direnak ditu oinarrian: demokrazia, askata­suna, tolerantzia, ongizatea... Horiek gaur egungo globalizazioaren unibertsaltasun “errealaren” gainetik daude, eta “fikzio” lana egiten dute. Fikzio horretan, herrita­rrak, proiektu ideologiko erraldoiaren par­taide sentitzean, edozein eratako indarke­ria onartzeko prest dirudite, balio europar horiek (diotenez) mehatxatzen omen di­tuzten pertsonen aurka; bide batez, onartu egiten dute haien bizitzak prekarizatzea eta defendatzen omen dituzten eskubi­deak eta balioak haiei gutxitzea, edo area­go, kentzea.


Balio europar gisa jotzen diren topikoen multzoa ideologikoki asimilatzeko prozesu horrek eta hori bera kritikarik gabe onartzeak ematen du herritar izaera. Mugek dute ardura Europako komunitatean sartzeko edo kanporatzeko baldintzak defi­nitzeaz; komunitate hori, era materialean, urbanistikoan eta arkitektonikoan ez ezik, prozesu irudimenezkoen, sinbolikoen eta semiotikoen bidez ere eraikitzen da.


Orduan, erritualak, zeinuak eta irudiak errenkadan ateratzean eta plazaratzean, berezko estatutua al du kulturak, desber­dindu al daiteke kultura salgaitzat jotzetik harago, plusbalio ekonomikoaren ekoizle den kulturatik harago? Zein dira erreferen­teak, errepresentazioko erregimenak, ora­inaldia gauzatzen duten kontakizunak eta iruditeriak? Zer harreman finka dezakegu politika kulturalen, gobernagarritasun neo­liberalaren eta lurraldearen eraikuntzaren artean?


Herritar “integratuek” bat egiten duten le­hiazko espazioa da hiria: kidetzak uzteko eremuetan eta prekarietate eta zaurgarri­tasun sozialeko eremuetan kokatzen dira kanporatuak, baztertuak, migratzaileak eta ahulduak (Robert Castel). Gune horretan biltzen eta lehiatzen da desberdintasun hori. Izan ere, alde batetik, kapital globali­zatua hortxe gauza daiteke politika eta gi­zarte-mailetan, bere “une hiritarrean”. Beste alde batetik, hiriak mespretxatuenen multzo zabala biltzen du barruan: migratzaileak, pobreak, lesbianak eta queer-ak. Hirian aurkitzen dute horiek aktore politiko global bihurtzeko jokalekua, hiri handi globalean bereziki.


Aurtengo edizioan Gabriel Villota, Los Fla­mencos, Andrés Antebi eta Daniel Malet eta Isabell Lorey gonbidatu ditugu. Horien lan-esparru guztietan oinarrituta, prakti­kak eta ideiak eztabaidatu nahi ditugu, etortzekoa den demokrazia gauzatzeko erresistentzia-guneak sor daitezen, etxea hartzearen esanahia, etsaitasuna izan beharrean, abegi onarentzako gunea ire­kitzea izan dadin. 


 


Antolatzaileak:


Tabakalera   Cristina Enea Fundazioa  dass2016eu_logo2.jpg

Temática
Imagen Listado
Imagen
Año
2016
Tipo Agrupación
Programa