“Espainiako merkatura iritsitako lehen mikroordenagailuek, batez ere ZX Spectrumek, etxeko informatika irauli zuten eta etorkizuneko bideojokoen sektorearen oinarriak jarri zituzten herrian”. Hitz hauekin euskal bideojokoen historiaren lehen urratsak azaldu daitezke, eta horiek dira, hain zuzen, Julen Zaballak xede horrekin koordinatutako argitalpenaren sarrerarako aukeratutakoak.
Bideo-jokoen Euskadiko historiako hainbat mugarritatik abiatuta, proiektu honetan, bideo-jokoen garapenari buruzko giltzak emango dituzten profesionalek osatutako argitalpena editatu zuen Tabakalerak. Euskadi sortutako bideojokoen mapaketa osatuko duen proiektu hau Julen Zaballak koordinatu zuen.
LOAD “”: Euskal bideojokoen historia (1985-2009) argitalpenak Euskal Herrian jolaserako softwarearen hastapenak ikertu, gogora ekarri eta bere lehen bi hamarkadetan izan zuen bilakaera islatzen du. Helburua betetzeko, historiaren protagonista nagusiekin elkarrizketatu eta testuinguru historikoan aintzat hartuz narrazioa egituratu zuen Zaballak. Besteak beste, honako hauek hartu zuten parte argitalpenean: Ricardo Puerto eta Raúl López (Zeus Software), Víctor Ruiz (Dinamic Software), Sabino San Vicente (Euskal Encounter), Danel Solabarrieta (Elhuyar Fundazioa) eta freelance moduan aritu ziren Igor Ruiz, Iñigo Ayo eta Joseba Epalza.
Saila, guztira, bederatzi atalez osatua dago:
1) Zeus Software: 13 urte berritzen eta bideojokoak egiten
2) Freelanceak, bideojokoak finkatuz Euskadin
3) Banatzaileak: jokoen erakusleiho beharrezkoa
4) Jai-Alai eta euskal pilotako Bideo-Jokoak
5) Euskara Bideo-Jokoetan
6) Euskal Party-a: Bideo-jokoen garatzaileen harrobi bat
7) Euskal Herritik kanpora
8) GamePro, Euskal "A hirukoitza" lortzeko lehia
9) Artea eta bit-ak
Atal guztiak eskuragarri daude Medialab-eko katalogoan.