Imagen
Imagen
Dani Artamendi
Descripcion

(Eibar, 1981) informatika ingeniaria, artista, komisario eta kultur ekintzen antolatzailea da. Arte praktikekin izan zuen lehen harreman profesionala Donostiako Arteleku zentro mitikoarekin izan zen, bertan jardueren koordinatzaile teknikoa izan zelarik eta sortzaileen egonaldi programari euskarri teknologiko ematen ziolarik ere. Geroago Tabakaleran egon zen lanean kudeatzaile tekniko bezala. Espainiar Estatuko hainbat kultur erakunderekin egin izan ditu elkarlanak (Laboral Centro de Arte, Medialab Prado, FCAYC, DSS2016, Carreras Múgica galeria, KM,...) bai eta artista ugarirekin ere, azken hauei haien proiektuak arlo teknologikoan garatzeko laguntza ematen gehien bat.

Bere lanak Laboral Centro de Arte, ARCO Madrid, Ars Electronica, Stadtwerkstatt, V2 eta beste hainbat lekutan egon dira.

Gaur egungo bere zeregina lana eta teknologia digitalaren arteko tentsioak artikulatzen dituzten proiektuetan dago zentratua. Bere lanek hainbat gai jotzen dituzte, adimen artifizialaren garaian egiletzarekin lotuak daudenetatik, eskubide errobotiko edota erabat automatizatuak dauden lan-esparruen ondorioak aztertzen dituztenetaraino.

Berlinen bizi eta lan egiten du.

 

Tipo
Artistas y Creadores