Imagen
Imagen
Pie de imagen
Fotografía: Eva Carasol
Descripcion

Claudia Pagès Rabal (Bartzelona, 1990)  artistaren lana era askotara hedatzen eta uzkurtzen da. Bere prozesuan, hitzak, gorputzak eta mugimenduak norabide askotan zirkulatzen dute, hurbileko ingurunearen entzute kritikotik eta idatzizko erregistrotik igarotzen diren mikrokontakizunen sare linguistikoa marraztuz. Horrela, artistaren bizi-unearen eta zirkunstantzien arabera, haren praktikak gorputz testuala, performatiboa edota objektuala har dezake bere gain, gure eguneroko bizitza osatzen duten ohitura, bide, harreman eta elkarrizketen mapa sakabanatuari eusteko. Hirigintza koreografikoaren idazketa, queer politika eta itzulpena dira artistaren estrategiak  salgaiak banatzeko sistema berriak eta gentrifikazio-ekonomiak marrazteko .

Pagèsek irakurketak eta performanceak egin ditu hainbat erakundetan, hala nola, La Casa Encendida, Madril (2021, 2016), Es Baluard, Mallorca (2021), Perdu, Amsterdam, (2020), Rile, Brusela (2020), The Wheelshunters Social Club & Jupiter Woods, Londres (2019), HAU2 & CreamCake, Berlin (2019), Centro Centro, Madril (2019), MACBA, Bartzelona (2019), Les Bains, Paris (2019), Gasworks, Londres (2018), Sharjah Art Foundation, Sharjah Arabiar Emirerri Batuak (2018), Ca2M, Madril (2017), RAI10 / Arthena Foundation, Düsseldorf (2016), Moderna Museet, Estokolmo (2015).

Bakarkako erakusketa hauetan hartu du parte: Ángels Barcelona, Bartzelona (2021), Yaby, Madril (2020), La Capella de Sant Roc, Valls (2018), Paris Internationale, Paris (Cordova Galleryrekin) (2018), Veronica, Amsterdam (2018), La Capella, Bartzelona (2017), Rongwrong, Amsterdam (2016). O duo en P//// Akt, Amsterdam (2015). Eta honako erakusketa kolektiboetan: Kunstverein Braunschweigen (2021), MACBAn, Bartzelonan (2021), W139an, Amsterdamen (2021), besteak beste.

Bestalde, honako egonaldietan hartu du parte: Rijksakademie van beeldende kunsten, Amsterdam (2020-2021), Jupiter Woods, Londres (2019), Bulegoa z/b, Bilbo (2018), Nido. Campo abierto. La Rivera. Ui (2018), LiveWorks Centrale Fies, Trento (2017), Gasworks, London (2017), Ca2M eta La Casa Encendida, Madril, (2016) eta Mondriaan fonds Werkbijdrage Jong Talent for, Holanda (2016-2017) saria jaso du.

Disciplina
Proyectos participa
Cargo - Nota descriptiva
Artista
Tipo
Artistas y Creadores